Basurdearen kabina Aretxabaletako telefono-kabina baten gainean 2012 urtearen bukaeran agertu zen basurde hilari eta ondoren kabina beraren gainean edo horren ondoan ezezagun batzuek jarritako zenbait objekturi erreferentzia egiten dion txantxa eta fenomeno mediatikoa da.

Aretxabaleta erdigunean dagoen Basurdearen kabina.

Txantxaren bilakaera aldatu

  • 2012ko azaroaren 17an basurde hil bat, ustez ibilgailu batek harrapatuta, agertu zen Aretxabaletako kabina gainean[1].
  • 2012 azaroaren 25ean fruta-saski bat, laranja, limoi eta bananekin, agertu zen kabinaren gainean.
  • 2013ko urtarrilaren 6an, kabinatik ondoko zuhaitzera lotutako soka batetik zenbait kulero, bularretako eta slip jarri zituzten zintzilikaturik.
  • 2013ko urtarrilaren 13an, motozikleta bat jarri zuten kabinaren gainean, garabi batez erretiratu behar izan zena.
  • 2023ko otsailaren 20an, beste motozikleta txiki bat agertu zen kabinaren gainean.

Erreferentziak aldatu

  1. «Basurdea agertu da Aretxabaletako kabina baten gainean» Sustatu.eus 2012-11-19 (Noiz kontsultatua: 2023-07-22).

Kanpo estekak aldatu