Bass-que culture
Bass-que culture Fermin Muguruzak egindako dokumentala da, 2006koa.
Bass-que culture | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2006 |
Izenburua | Bass-Que Culture The movie / Dokumentala |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dokumentala |
Iraupena | 86 minutu |
Grabazio lekua(k) | Kingston |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Fermin Muguruza |
Gidoigilea(k) | Fermin Muguruza |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | Talka |
Argazki-zuzendaria | Xabi Solano |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Kingston |
muguruzafm.eus… |
Jamaika eta Euskal Herriaren arteko zubi kultural moduan aurkeztu zuen. Narrazio ildoa "Euskal Herria Jamaika Clash" diskoaren grabazioa da, urte berean argitaratua, eta kutsu aldarrikatzaile nabarmena dauka. Reggae musikaren jatorria eta garapena esploratzen du, elkartasunaren aldekoa eta kolonialismoaren aurkakoa.
U-Roy, Luciano, Toots, Rita Marley eta Marcia Griffiths dira lan honetan kolaboratu duten artistetako batzuk. Halaber, Xabi Pery, Jon Elizalde eta Xabi Solanok Muguruza lagundu zuten bidaia hartan.