Baso-ingeniaritza
basoen azterketari eta kudeaketari zientzia eta teknologia aplikatzen dizkion ingeniaritzaren adarra
Baso-ingeniaritza ingeniaritzaren adarra da, eta zientzia eta teknologia aplikatzen ditu basoak aztertu eta kudeatzeko orduan, bai baliabide naturalen ikuspegitik, bai ikuspegi ekonomikotik.[1] Horren barruan sartzen dira basoak eta giza baliabideak modu iraunkorrean sortzea, kudeatzea, erabiltzea eta kontserbatzea, lortu nahi diren helburuak, beharrak eta balioak lortzeko.
Eskumenak
aldatuBaso-ingeniariek 2095/1971 Dekretuak eta 2220/1982 EDk legez araututako lanbide-jarduerak egin ditzakete. Baso-ingeniariek baso-sistemetan egin ditzaketen jardueren artean hauek aipa daitezke:[2]
- Basogintzako aprobetxamendu eta industriak
- Ehiza antolatzeko planak
- Basoak antolatzeko proiektuak
- Basoberritzeak
- Baso-suteen prebentzioa
- Azpiegituren diseinua eta kalkulua
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Katalanez) forestal.xml «Baso-ingeniaritza» L'Enciclopèdia.cat. Bartzelona: Grup Enciclopèdia Catalana http://www.enciclopedia.cat/EC-GEC-Enginyenria forestal.xml.
- ↑ Grau en Enginyeria Forestal. Objectius i competències. Universitat de Lleida. Escola Tècnica Superior d'Enginyeria.