Ireki menu nagusia
Pediculus humanus, buru-zorriaren bartza.

Bartzak zorrien arrautzeak dira. Zorriek ostalari baten ile edo adatsean ezartzen dituzte, non hautsi arte irauten duten.

Zorriak Phiraptera ordenako intsektuak dira. Ordena honek hegorik gabeko ia 3000 parasito espezie barne hartzen ditu. Ugaztunen eta hegaztien ectoparasitoak dira guztiak.

Ileari lotzen zaizkion bartzak bizirik egon daitezke (garapenean den enbrioiarekin) edo hutsik (enbrioia dagoeneko irten baldin bada). Hilik ere egon daitezke. Bizirik daudenak infekzio arriskua dakarte, hildakoek edo hutsek, ordea, tratatutako edo pasatako infekzio baten adierazgarri dira.

Bartz bizidunak kolore marroi iluna dute eta atzazalen artean pusatzean soinu berezi batekin lehertzen dira. Oskol soilak direnak edo hildako bartzak kolore argiagoa dute eta ez dira lehertzen konprimatzean.