Barrio (filma)

filma

Barrio (euskaraz "Auzoa") 1998ko Fernando León de Aranoa espainiar zinema zuzendariaren film dramatikoa da.

Barrio (filma)
Jatorria
Argitaratze-data 1998
Jatorrizko izenburua Barrio
Jatorrizko hizkuntza gaztelania
Jatorrizko herrialdea Espainia
Ezaugarriak
Genero artistikoa film dramatikoa
Iraupena 94 minutu
Kolorea koloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Fernando León de Aranoa
Gidoigilea(k) Fernando León de Aranoa
Antzezlea(k)
Críspulo Cabezas (en) Itzuli
Eloi Yebra (en) Itzuli
Marieta Orozco (en) Itzuli
Alicia Sánchez (en) Itzuli
Enrique Villén (en) Itzuli
Francisco Algora
Chete Lera (en) Itzuli
Daniel Guzmán (en) Itzuli
[[Kategoria:Críspulo Cabezas (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Eloi Yebra (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Marieta Orozco (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Alicia Sánchez (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Enrique Villén (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Chete Lera (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Daniel Guzmán (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Ekoizlea Elias Kerexeta
Konpainia ekoizlea Sogetel (en) Itzuli
[[Kategoria:Sogetel (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Edizioa Nacho Ruiz Capillas (en) Itzuli
Bestelako lanak
Musikagilea Hechos Contra el Decoro (en) Itzuli
Argazki-zuzendaria Alfredo F. Mayo
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Madril
Historia
Espainiar film onenaren Zilarrezko Fotogramas saria
Zuzendari onenaren Goya Saria
Gidoi original onenaren Goya Saria
Zuzendari Onenaren Zilarrezko Maskorra
Q27517873
Gizonezko errebelazio aktore onenaren Goya Saria
Kanpo loturak

ArgumentuaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Javier, Manuel eta Raimundo institutu berdinean ikasten duten gelakide eta lagunak dira. Ez heldu ezta ume ez diren bizitzako adin horretan daude, neskez asko hitz egin, baina haiekin oso gutxi hitz egiten denekoa. Bestalde, auzo berean bizi dira, udako bero sargoria jasan eta arazo asko dituzte. Euren auzoa adreilu ilun eta arkitektura "satanikoa" duten etxebizitza sozial bloke handiez osatua dago. Han, egiteko gauza gutxi daude, eta abuztuan oraindik eta gutxiago ere. Hiriaren erdigunea oso urruti dago, eta bertaratzeko komunikabideak hagitz txarrak dira, hortaz, hiru adiskideak denbora gehiena auzoan iragaten dute. Albistegien arabera hiriko milioika pertsona kostaldera oporrak igarotzera omen doaz. Aldiz, hiru lagunei milioika pertsona horien artean egotea gustatuko litzaieke. Bidai agentzietako erakuslekuak eskaintza tentagarri eta neska beltzaran ipurzabalen irudiez betetzen dira. Hiru lagunek guzti honi leihoak bailiran so egiten diote. Elkarrekin batera auzo hartatik auzotik ateratzea nahiz heldua izateko haztea zein zaila eta latza den ikusiko dutelarik.

AktoreakAldatu

Kanpo estekakAldatu