Barne-muinetan 1934. urtean argitaratutako lana da. Kristautasunaren goraipamena egiten duen poema-bilduma da. Obra hau da Orixe eta Lizardiren arteko adiskidetasun estuaren lekukotasunik adierazgarriena. Izan ere, laneko lehen poema, Opariz[1], hil berri zen Lizardiri eskaini zion Orixek. Poeta zarauztarra Barne-muinetan argitara eman baino urtebete lehenago hil zen, 1933.urtean hain zuzen ere. Gainera, hitzaurrean, Orixek Lizardiri eskaintzen dio lana, hura izan baitzuen Orixek lana ontzeko akuilu nagusi. Lehen argitalpenean, euskarazkoarekin batera, gaztelerazko itzulpena eman zuen idazleak.

Barne-muinetan
Liburuko azala
Datuak
Idazlea (1934)
Argitaratze-data1934
GeneroaPoesia
Jatorrizko izenburuaBarne-muinetan
HizkuntzaEuskara
HerrialdeaEuskal Herria
Orrialdeak147 orr.

Lanaren edukiari dagokionez, Orixek mintzagai bakarra darabil: Jainkoa. Orixek Jainkoari hitz egiten dio eta haren zerbitzari dela aitortzen du. Jainkoarenganako sinesmen horretan sakontzen du poemaz poema. Azken batez, poetak Jainkoa du sormen-iturri nagusia. Horrez gain, fede kristauaren parte diren hainbat bereizgarriri eta errituri tartea zabaltzen die: bataio, otoitz, elizkizun, ebanjelio etab.i, esate baterako. Bestalde, arreta handiz erreparatu zion metrikari. Neurkera bideratzeko, Sabino Aranaren Lecciones de Ortografía del Euskera Bizkaino (1896) liburuko arauak hartu zituen zimendutzat.

Azken finean, Jainkoa eta kristautasuna oinarri dituen lana da Barne-muinetan.

Bibliografia aldatu

  • RETOLAZA, I.: “Euskal Literaturaren Hiztegia – Idazlanak. Barne-Muinetan (1934) Nikolas Ormaetxea Orixe”, EHUko Euskal Literaturaren Hiztegian, 2015ko ekainaren 3an jasoa http://www.ehu.es/ehg/literatura/?p=125

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu