Bariazio genetiko

Bariazio-genetikoa» orritik birbideratua)

Bariazio genetikoa izaki bizidun banakoen geneen artean dauden aldaeren multzoa da. Bariazio genetikoa sortzeko modu bat baino gehiago dago, baina nagusienak mutazioak eta birkonbinazio genetikoa dira.

Gene bakoitzak bertsio bat baino gehiago izan dezake, eta horietako bariazioetako bakoitzari alelo deritzo. Populazio baten alelo guztien multzoari erreserba genetiko deritzo.

Sarritan, aldaera genetiko bakoitzak fenotipo bereizgarri bat ematen du. Hala ere, aurkakoak ez du zertan egia izan behar: fenotipo berezi batek ez du aldaera genetiko baten ondorio izan beharrik. Izan ere, egitura genetiko berak, ingurunearen eragin desberdinen aurrean, erantzun desberdina eman dezake eta polifenismoa sortu. Horrez gain, epigenetika ere, zenbaitetan belaunaldi batetik bestera igarotzen dena, fenotipo desberdinen erantzule izan daiteke.

Bariazio genetikoa oinarrizkoa da eboluzioa gerta dadin eta espezie berriak sor daitezen.

Kanpo estekak aldatu