Bardozeko ur gaztelua

Bardozeko ur gaztelua edo Miremonteko ur gaztelua Lapurdiko Bardoze herrian dagoen dorretzar bat da. Berez, ur depositua da behatoki gisa moldatuta. Horrelako eraikinekin depositu-sare zabal bat dago Frantzian.

Bardozeko ur gaztelua
Euskal Herriko bidaia-gida
Kokapena

Historia

aldatu

XIX. menderen erdialdean Frantzia aldean, iturriko ura bazter guztietara iristarazteko porlanezko dorretzar horiek eraikitzen hasi ziren. Bardozekoa azken urtetan turismoa erakartzeko prestatu da. Goitik ikuspegi paregabeak eskaintzen ditu.

Ezaugarriak

aldatu

Porlanez egina, itsaso mailatik 188 metrora dago. Eraikin bitxia da zeren eta dorre inguruan 77 eskailera metaliko egokitu baitira. Terrazan, bestetik, inguruak interpretatzeko xedez, orientazio mahaiak daude, barandari itsatsita.[1]

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu