Baneteuanba
Baneteuanba pop rock taldea Ondarroan sortu zen, 1987. urte inguruan.
Baneteuanba | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Ondarroa (Bizkaia) |
Musika mota | Pop rock |
Urteak | 1987-2007 |
Taldekideak | |
Jonto Txakartegi Jabier Ituarte Jon Villacorta Ritxi Andima |
Ibilbidea
aldatuKideek ia hogei urtez mantendu zuten bizirik taldea, bere denbora librean entsaiatuz eta ia hilero kontzerturen bat eskeiniz. Guztira, lau maketa, hiru diskolan (bat, Hor Konpon taldearekin erdibana) eta bilduma bat ekoiztu zuten, "Zeure beixakin", "Goazen zerure", "Rubixi", "Pilo bat urte", "Zapaltzailik (nahaste guztik)", "Hil arte holaik bixitxi", "Izar fugas", "Zeuaz beti, "Izar ume" edo "Olato tartin" bezalako kantuekin. Hitzak Jon Todor "Jonto" Txakartegik idazten zituen, Ondarroako euskalkian[1].
Aldaketa batzuk jasan zituzten bere ibilbidean, kide batzuk joan eta beste berri batzuk bilduz. Adibidez, 1990eko hamarkadan, A Santo De Que taldeko Jesus Perez gitarrista batu zitzaien eta, 2000. urte inguruan, Jon Villacorta musikari gaztea. 2007ko azaroaren 4an, Baneteuanba taldekoek agur esan zuten kontzertu bat eskainiz beren herrian[1].
Partaideak
aldatu- Jon Todor Txakartegi, gitarra, ahotsa
- Jabier Ituarte, gitarra
- Luis Garcia Lekue, baxua
- Ritxi, bateria
- Andima, saxofoia, koruak
Diskografia
aldatu- Ondarrocktik (1992)
- Bateteuanba / Hor Konpon (1993, Elkar), bi talderen artekoa[2].
- Baneteuanba (2001, Gaztelupeko Hotsak)
- Tokixak eta lekuak (2006, autoedizioa)[3]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b En Un Barco Chino. (2016-09-30). Ez esan ez juteko, Baneteuanba (Ondarrocktik, 1992). (Noiz kontsultatua: 2018-03-13).
- ↑ Hor Konpon / Baneteuanba. (Noiz kontsultatua: 2018-03-13).
- ↑ Baneteuanba. (Noiz kontsultatua: 2018-03-13).
Kanpo estekak
aldatu- Argazki galeria, kontzertua Ondarroako gaztetxe zaharrean, 1992an.