Estat Català (euskaraz Kataluniar Estatua) 1922ko uztailaren 18an Francesc Maciàk sortutako alderdi politiko independentista bat da. Europa osoko hirugarren alderdi independentista zaharrena da, betiere Euskal Herriko EAJ (1895) eta Irlandako Sinn Féin (1905) alderdien ondoren.

Estat Català
BuruzagiaJosep Planchart i Martori
Sorrera1922ko uztailaren 18a
Egoitza nagusiaAvda del Paral·lel, 115 2n 3a
08004 Bartzelona, Katalunia
Ideologia politikoaKatalanismoa eta independentismoa
estat-catala.net/web/

Jatorriz, izaera matxinatu eta borrokalaria zuen, bere jarduerak Primo de Riveraren diktaduran zehar ekintza armatuak eta nazioartean Kataluniaren asmo independentistak ezagutaraztea burutzea izan baitzen.

Gaur egun, bere burua "alderdi independentista, klaseartekoa eta ez dogmatikoa, Herrialde Katalanen independentzia eta katalana hizkuntza ofizial bakarra izatearen alde borrokatzen duen" alderdia bezala definitzen da.

Kanpo estekak

aldatu