Balio ekonomiko oso
Balio ekonomiko osoa edo balio ekonomiko totala kostu-irabazien analisia da, non errekurtso naturaldun pertsonen baloreetan zentratzen den.
BEO[1] = Balio erabilgarria (BE) + Balio ez erabilgarria (BEE)
Balio erabilgarria (BE) = BE Zuzena + BE zeharkakoa + BE aukerakoa
Balio ez erabilgarria (BEE) = Izakinen balioa + Ondaretasun balioa
[2]Balio ekonomiko totala pertsonek ingurune naturalari esleitzen dien irabazietatik dator. Irabazi hau balio erabilgarria eta balio ez erabilgarritik dator.
Balio erabilgarria hiru ataletan zatitzen da: Zuzeneko balio erabilgarria, zeharkako balio erabilgarria eta aukera-balioa. Horrez gain, zuzeneko balio erabilgarria kontsumitzailea edo ez kontsumitzailea izan daiteke.
Bestalde, balio ez erabilgarriak bi atal bereizten ditu: Izakinen balio eta ondaretasun balioa.
Balio erabilgarria, ingurune naturalak duen gaitasuna da, gizaki eta naturaren arteko erlazioa sortuz, gehiengo ongizatea lortzeko asmoz.
- Zuzeneko balio erabilgarria: Errekurtsoen erabilera errentagarrienari dagokio. Gehikuntza errazagoa da erabilera komertzialetarako (Adb.: arrantza, nekazaritza, energia…).
- Zeharkako balio erabilgarria: Orokorrean funtzio ekologiko eta ekosistema-funtzioetan zentratzen da. Merkatuan ez du presentziarik (Adb.: mantenugaien atxikipena, mikroklimaren egonkortzea, elikagaien ekosistema…).
- Aukera balioa: Ingurumeneko errekurtsoen etorkizunerako diruz ordaintzeko prest dauden horiei dagokie (Adb.: etorkizuneko informazio ekologikoaren balioa).
Balio ez erabilgarriak, ez du erlaziorik aurkitzen gizaki eta ingurumenaren artean, balio intrintsekoa (Adb.: biodibertsitatea, kultura, ondareak, ziurtasuna..)
- Izakinen balioa: Ideia etiko, altruista edo kulturalei dagokienez, errekurtsoen erabilera ezeztatzeagatik ordaintzeko prest dauden haiei dagokie
- Ondaretasun balioa: Etorkizuneko belaunaldiengatik, errekurtsoak ez erabilgarri mantentzeagatik ordaintzeko prest daudenak.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) «VALOR ECONOMICO TOTAL» es.slideshare.net (Noiz kontsultatua: 2018-10-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) Leal, Jose. «Valor economico total» (PDF) Curso Internacional “Planificación y gestión sostenible de los recursos ambientales y naturales” (Noiz kontsultatua: 2010).[Betiko hautsitako esteka]