Erabilgarri (kontabilitatea)

Kontabilitatean, aktibo erabilgarria edo, besterik gabe, erabilgarria, berehalako likidezia duten aktiboak dira, hala nola eskudirua eta bankuetako kontu korronte eta gordailu likidoak.

Erabilgarrian oinarritzen den finantza-ratio bat erabilgarritasun- edo eskuragarritasun-ratioa da, honela kalkulatzen dena:

Erabilgarritasuna=(Erabilgarria/Pasibo korrontea)*100

Ratio honek epe laburreko pasiboaren zenbateko portzentajea ordaindu daitekeen adierazten du. 0.3-0.4 izaten da ratio honen neurri egokia.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.