Baionako meskita

Ipar Euskal Herriko meskita zaharrena

Baionako meskita Lapurdiko hiriburuan musulmanen gurtzari eskainitako eraikin erlijiosoa da. 2014an altxatzeko lanak bukatu ziren. Ipar Euskal Herriko lehen meskita izan da.

Baionako meskita
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Lapurdi
HerriaBaiona
Koordenatuak43°30′14″N 1°26′33″W / 43.5039°N 1.4426°W / 43.5039; -1.4426
Map
Historia eta erabilera
Tiroketa Baionako meskitana

Historia aldatu

Baionako meskita eraikitzeko lanak 2008an jarri zituen martxan Euskal Kostaldeko Musulmanen Kultur Elkarteak (ACMCB). Inguruan 300 familia musulman zeudela kalkulatzen zuten. Meskita berria eraiki aurretik fededunek Daniel Argote kaleko gela batean otoitz egin zuten. Meskita berria 2.000 m2-ko lursail batean eraikita dago eta 300 lagunentzako lekua du, bi otoitz geletan antolatuta. Bi ikasgela baino gehiago, liburutegia eta hitzaldi aretoa ditu. Minarete sinboliko batek meskita gainditzen du. Bere kostua 700.000 eurokoa izan zen. Eraikina 2014ko martxoan inauguratu zen ofizialki.[1]

Eraikinak eraso batzuk pairatu izan ditu. 2015eko urtarrilean, Parisen Charlie Hebdo aldizkariaren aurka izandako erasoaren ostean, pintaketa arrazistak egin zituzten Baionako meskitan eta bi saltokitan;[2] Euskal Kostaldeko Musulmanen Elkarteko presidenteak gaitzetsi zuen ekintza, eta laikotasunaren behatokiak «terrorismo lazgarri honek jarritako tranpa politikoan ez erortzeko deia egiten» zuen. 2017ko abuztuan, eraikina berriz ere su ematearen helburuarekin, eraikinaren atzealdera su-gailuak bota zituzten. 2019ko urriaren 28an tiroketa bat gertatu zen, 84 urteko gizon batek meskitari eraso zionean. Erasotzailea handik gutxira atxilotu zuten eta Claude Sinké bezala identifikatu zuten, Rassemblement National (Frantzia) eskuin muturreko alderdiaren hauteskundeetarako hautagai ohia zen. Bi pertsona zauritu zituen.[3][4]

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa