Baionako badia
Baionako badia (galizieraz: baía de Baiona) edo Baionako itsasadarra (galizieraz: ría de Baiona) Galiziako hegoaldeko kostaldean dagoen bokale bat da, Pontevedrako probintzian. Bere muga mendebaldean Silleiro lurmuturra da, eta ekialdean berriz Monteferro penintsula.
Baionako badia | |
---|---|
Mota | badia eta Itsasadar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°08′02″N 8°49′59″W / 42.13392°N 8.83304°W |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Galizia |
Probintzia | Pontevedrako probintzia |
Geografia
aldatuBere kostaldearen elementu geografiko nagusienak mendebaldetik ekialdera joanez gero honakoak dira: Silleiro lurmuturra, Baleal edo Peito Ancho senadia, Monterreal edo Monteboi penintsula, Santa Marta penintsula (Baíña), Ladeirako kostaldeko barra, A Ramallosa (Natura 2000 sarearen barnean), Miñor ibaiaren itsasoratzea, Monte Lourido penintsula (Garza uhartetxoa eta Enredada lurmuturra), Canido, Monteferro penintsula eta Estelas uharteak.
Historia
aldatuBere uretan Baionako portua dago. Antzina Galiziako portu garrantzitsuenetako bat izan zen, XVI. mendean A Coruñako portuarekin batera atzerri merkataritza burutu zezaketen Galiziako bi portu bakarrak baitziren. Ondorioz, itsasadarraren urpean hondoratutako eta topatzeke dauden ontzi eta altxorrak omen daude.[1] Silleiro lurmuturrerantz joanez gero, kostaldea malkartsuagoa da. Bertan ontzi hainbat ontzien hondoratzeak jazo izan dira, tartean Peito Ancho (La Regente), O Cunichán (Collingham) edota ABC ontziak.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Milaka pieza dituen arkeologia aurkikuntza berria Baionako badian. Neli Pillado, 2014ko urriaren 28a. Faro de Vigo (Gaztelaniaz)
- ↑ Xosé Lois Vilar Pedreira (Miñoranos Ikaskuntza Institutua), Baiona eta Panxóngo itsas izenak (2008) (Galizieraz)