Bahram I.a (?-276) Sasandar Inperioko errege bat izan zen. Haren erregealdiak 273tik 276 arte iraun zuen.

Bahram I.a

Sasandar Inperioko errege

271ko ekaina - 274ko iraila
Hormizd I.a - Bahram II.a
Bizitza
Jaiotza?
Herrialdea Sasandar Inperioa
Heriotza276 (egutegi gregorianoa) ( urte)
Familia
AitaXapur I.a
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaSasandar dinastia
Jarduerak
Jardueraksubiranoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaZoroastrismoa

Bahram I.aren aita (ez aitona, greziar egileek diotenez) Sapor I.a izan zen, 241-272 artean errege izan zena; eta anaia, Hormizd I.a, 272-273 artean errege (urtebete eta hamar eguneko erregealdi laburra). Azken horren ondorengo izan zen errege Bahram I.a.

Gatazka erlijiosoa aldatu

Bahram I.a, apaiz mazdeistek konbentzituta, Mani profeta (manikeismoaren sortzailea) heriotza krudel batera kondenatu zuen, mazdeismo ortodoxoa mantentzeko asmoz. Ez da ezer gehiago ezagutzen haren erregealdiari buruz.

Bahram izena, Varahränetik dator, Verethrangaren formarik berriena, garaipenaren antzinako persiar jainkoa, «Verethra herensugea hil zuena». Bahram, Marte planetaren persiar izena ere bada.


Aurrekoa
Hormizd I.a
Sasandar erregea
273-276
Ondorengoa
Bahram II.a
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bahram I.a