Bahiketa birtual
Bahiketa birtuala telefonoz edo Internetez egindako mehatxuen bidez pertsona bat edo pertsona talde bat bahitzaile birtualen esanetara jarri, mugimendu-askatasuna galdu (lekua aldatzeko agintzen zaienean, esaterako) eta aldi berean familia, lagun edo erakunde bati haien askatasuna berreskuratzeko dirua eskatzen deneko bahiketa mota da. Horrela, bahituek ez dituzte inoiz ikusten bahitzaileak eta telefonoz haien aginduak jarraitu besterik ez dute egiten. Delorean musika taldeko kideek bahiketa mota hau pairatu zuten Mexikon 2013ko urrian[1].
Erreferentziak
aldatu- ↑ Goikoetxea, Garikoitz. (2013-10-09). «Bahiketa igarota, etxerako bidea hartuko dute Deloreaneko kideek» Berria.[Betiko hautsitako esteka]
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau zuzenbideari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |