Baginako zaku-hondoa uteroko zerbixaren zati baginala inguratzen duen egitura da, baginako hormaren zatirik sakonenean dagoena, eta umetoki-lepoaren edo zerbixaren proiekzioak sortutako sakonunean zabaltzen dena.

Baginako zaku-hondo
Xehetasunak
Honen partebagina
Identifikadoreak
Latinezfornix vaginae
TAA09.1.04.002
FMA19985
Terminologia anatomikoa

Egitura

aldatu

Goiko muturrean, baginako paretak zerbixaren inguruan baginako lau zaku-hondoak osatzen ditu: aurreko zaku-hondoa, atzeko zaku-hondoa eta alboetako bi zaku-hondoak (eskuinekoa eta ezkerrekoa).

  • Aurreko zaku-hondoa. Atzeko zaku-hondoa baino sakonera txikiagoko sakonunea da, zerbixaren aurrean kokatzen da, burtsa besikouterinotik gertu. 0,2 eta 0,5 cm bitarteko sakonera du.
  • Atzeko zaku-hondoa. Sakonune sakonagoa da, zerbixaren atzetik igotzen da, eta bere paretak Douglasen zaku-hondoaren bitartez peritoneoarekin du zerikusia. 2,0 eta 2,5 cm arteko sakonera du.
  • Alboko zaku-hondoak (eskuinekoa eta ezkerrekoa).

Sexologia

aldatu

Misiolariaren jarrera egiten den bitartean, zakilaren punta aurreko zaku-hondora iristen da, eta txakurtxoaren jarreran, berriz, atzeko zaku-hondoera.[1]

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) Faix, A.; Lapray, J. F.; Callede, O.; Maubon, A.; Lanfrey, K.. (2002-2-15). «Magnetic Resonance Imaging (MRI) of Sexual Intercourse: Second Experience in Missionary Position and Initial Experience in Posterior Position» Journal of Sex & Marital Therapy 28 (sup1): 63–76.  doi:10.1080/00926230252851203. PMID 11898711..

Kanpo estekak

aldatu
  Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.