Azetato

Azido azetikoaren (CH3COOH) gatza edo esterra; azidoaren muturreko hidrogeno-atomoa metal batez edo hidrokarburo edo erradikal batez ordezkatzen da, hurrenez hurren. Adibidez, Cu(CH3COO)2 kobre azetatoa (gatza) eta CH3COOC2H5 etil azetatoa (esterra).

Azetatoa[1] azido azetikoa base batekin (adibidez, base alkalinoa, lurtarra, metalikoa, ez-metalikoa edo erradikala) konbinatuz sortzen den gatza da. "Azetatoak" base konjugatua edo ioia (zehazki, ioia deitzen zaion ioi negatiboki kargatua) ere deskribatzen du, normalean ur-disoluzioan aurkitua eta C
2
H
3
O
2
formula kimikoaz idatzia. Azetato ioia eta ioi positibo bat konbinatuz (katioia esaten zaio) eratzen diren molekula neutroei ere "azetato" esaten zaie (horregatik berunaren azetatoa, aluminioaren azetatoa, etab. diogu). Horietako sinpleena hidrogeno azetatoa da (azido azetikoa deitua) dagozkion gatz, ester eta CH
3
CO
2
edo CH
3
COO
anioi poliatomikoarekin.

Azetato
KonposizioaAzetilo
Motacarboxylate (en) Itzuli
Identifikatzaileak
MeSHD000085

Industrian urtero ekoizten diren 5 milioi tona azido azetiko gehienak azetatoen ekoizpenean erabiltzen dituzte, normalean polimeroen forma hartzen dutenak. Naturan, azetatoa da biosintesirako oinarri ohikoena.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2009]

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau kimikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.