Azerbaijango hidrografia

Wikimediako zerrenda artikulua

Azerbaijango hidrografia herrialde hartako urek osatzen duten multzoa da. Herrialdearen gehiengoa Kura ibaiaren arroak hartzen du, Kaukaso mendikatean sortu eta Kaspiar itsasoan itsasoratzen denak[1].

Azerbaijan, Kaukaso mendikatea eta Kaspiar itsasoaren artean kokatzen da.

Itsasoa aldatu

 
Kaspiar itsasoa.

Azerbaijan Kaspiar itsasoaren mendebaldeko ertzean kokaturik dago. 713 kilometrotako kostalerroa dauka iparraldetik hegoaldera. Baku hiriburua kostalerroaren erdialdean dagoen Abseron penintsulan kokaturik dago.

Ibaiak aldatu

 
Kura eta Aras ibaiak.

8.359 ibai eta erreka daude Azerbaijanen baina gehiengoak ez du 25 kilometrotako luzera hartzen. 24 bakarrik dira 100 kilometrotik gorako luzera dutenak. Herrialdearen ardatza Kura ibaia da. Kura itsasoratu aurretik hegoaldetik datorren Aras ibaia elkartzen zaio.

Honako hauek dira Azerbaijango ibai luzeenak[2]:

# Ibaia Jatorrizko izenak Luzera Irudia
1 Kura Kura (tur)
Կուր (arm)
მტკვარი (geo)
Kür (aze)
1.515 km  
2 Aras Aras (tur)
Արաքս (arm)
რახსი (geo)
Araz (aze)
1.072 km  
3 Alazani ალაზანი (geo)
Qanıx (aze)
391 km  
4 Iori იორი (geo)
Qabırlı (aze)
320 km  
5 Khrami ხრამი (geo)
Anaxatır (aze)
201 km  
  • (tur) turkieraz
  • (arm) armenieraz
  • (geo) georgieraz
  • (aze) azerbaijaneraz

Aintzirak aldatu

 
Jandari aintzira.

10 aintzira natural daude Azerbaijanen bi handienak Sarysu eta Ağgöl dira[2].

# Aintzira Jatorrizko izena Azalera
1 Sarysu Sarısu (aze), "Aintzira horia" 65,7 km²
2 Ağgöl Ağ göl (aze), "Aintzira zuria" 56,2 km²
3 Boyukshor Böyük Şor gölü (aze), "Ur gazi handia" 16,2 km²
4 Hajikabul Hacıqabul gölü (aze) 16,0 km²
5 Jandari ჯანდარის ტბა (geo)
Candargöl (aze)
10,6 km²

Urtegiak aldatu

 
Mingachevir urtegia.

60 urtegi eraiki dira ibaietako ur emaria kontrolatzeko. Handiena Mingachevir da[2].

# Aintzira Jatorrizko izena Azalera
1 Mingachevir Mingəçevir su anbarı (aze) 605 km²
2 Shamkir Şəmkir su anbarı (aze) 116 km²
3 Khanbulanchay Xanbulançay su anbarı (aze) 24,6 km²
4 Yenikend Yenikənd su anbarı (aze) 23,2 km²
5 Varvara Varvara su anbarı (aze) 22,5 km²

Erreferentziak aldatu

  1. «The State Committee of Land and Cartography of Azerbaijan Republic» web.archive.org 2014-07-14 (Noiz kontsultatua: 2019-06-01).
  2. a b c «Azərbaycan Respublikası Ekologiya və Təbii Sərvətlər Nazirliyi» web.archive.org 2014-07-02 (Noiz kontsultatua: 2019-06-01).

Kanpo estekak aldatu