Auzo musulmana (Jerusalem)
Jerusalemgo auzo musulmana Hiri Zaharraren lau auzunetariko bat da. Hiriaren ipar-ekialdean dago, 31 hektarea ditu eta 22.000 biztanle. Bertako merkatuak ikusgarriak dira eta, halaber, monumentu asko biltzen dira inguru horretan.
Auzo musulmana (Jerusalem) | |
---|---|
neighborhood of Jerusalem Jerusalemgo Hiri Zaharra | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Palestina |
Mendeko lurralde | Zisjordania |
Palestina Estatuko lurralde-antolaketa | Jerusalemgo Gobernazioa |
Hiria | Jerusalem |
Koordenatuak | 31°46′51″N 35°13′57″E / 31.7808°N 35.2325°E |
Ezaugarriak
aldatuAuzoaren kale asko merkatu irekiak dira (soukak), beti animatuak eta kolorez betea. Bat aipatzeagatik "el-wad" (Harana) kalekoa dugu: Damasko atean hasten da eta Tyropoeon haranaren ibilbide historikoa jarraitzen du. Merkatua Jerusalemgo harresietatik kanpo ere zabaltzen da.
Auzoan sartzeko hiru atari daude: aipatutako Damaskoa, Herodesen atea eta Lehoien atea.
Monumentu nagusiak
aldatuNahiz eta musulmanen ingurua izan juduentzako eta kristauentzako monumentu garrantzitsuak daude. Musulmanentzako garrantzitsuak diren beste monumentual, aldiz, auzo honetatik kanpo daude, esaterako Arrokaren Kupula eta Al Aksa meskita, Meskiten Zelaigunean alegia.
- Kristauen monumentuak:
- Bide Mingarriak auzoa zeharkatzen du; gurutze bidearen lehenengo zazpi egonaldiak daude, besteak beste, Zigorraren eliza, Zigorkatzearen komentua eta Ecce Homoren arkua.
- Santa Ana eliza. Lehoien atetik gertu dago. Tradizioaren arabera leku horretan Mariaren gurasoen etxea zegoen (Ana eta Joakim).
- Bethesdaren urtegia
- Juduen monumentuak
- Kotel Hakatan edo Erosten harresi Txikia. "Burnizko Atea"ren ezkerrean dago. Sarritan muturreko juduak egoten dira bertan eta, ondorioz, poliziaren presentzai nabarmenda da.
- Kotelen tunela. Tunel horren irteera iparraldean dago, Omariya eskolan. Irteera horren irekiera 1996an liskar gogorrak eta hildako asko eragin zituen.
- Zedekiasen haitzuloa, Damaskoko atetetik gertu.
- Yeshiva batzuk ere badira: Ateret Cohanim, Chazon Yechezkel.
Okupazioa
aldatu2007an Israelgo Gobernuak The Flowers Gate proiektua diruaz laguntzen hasi zen. Hau izan da 1967tik juduen Auzo Musulmaneko lehen finkatzea. Proiektuaren arabera 20 etxebizitza eta sinagoga bat eraiki dira.[1]
Iruditegia
aldatu-
Bethesda.
-
Kotel Hakatan.
-
Kotoiaren merkatua.
Erreferentziak
aldatu- ↑ http://www.washingtonpost.com/wp-dyn/content/article/2007/02/10/AR2007021001571.html Jewish Inroads in Muslim Quarter. Scott Wilson, The Washington Post, 2007/02/11.
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez)}: Bisita birtuala.