Auzitegi-medikuntza

Auzitegi medikuntza» orritik birbideratua)

Auzitegi-medikuntza, medikuntza forentse edo lege-medikuntza[1] zuzenbideak planteatzen dituen arazoak konpontzeko beharrezkoak diren ezagutza mediko eta biologiko guztiak aplikatzen dituen medikuntzaren adarra da. Auzitegiko medikuak epaileei eta auzitegiei laguntzen die justizia-administrazioan, eta zaurituak jasandako lesioen jatorria edo heriotzaren arrazoia zehazten du, gorpu bat aztertuta. Justizia-auzitegien eguneroko jardunetik eratorritako alderdi medikoak aztertzen ditu, non peritu gisa jarduten duten. Auzitegi-medikuntzako arazoei buruzko irizpena ematen duen medikuak mediku forentse, auzitegi-mediku edo, soilik, forentse du izena.[2]

Enrique Simoneten 'Autopsia' (1890).

Erreferentziak aldatu

  1. Euskalterm: [Kriminologia Hiztegia] [2018]
  2. Euskalterm: [Prozedura Kriminala Hiztegia] [2019]

Kanpo estekak aldatu

  Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.