Autodesk Maya (Maya izenaz ere ezaguna) ordenagailu bidezko programa bat da, 3D ordenagailuko grafikoak, efektu bereziak, animazioa eta marrazkia garatzera zuzenduta. PowerAnimator-en bilakaeratik eta Alias eta Wavefront, ordenagailu bidezko grafikoetara dedikatutako Kanadako bi konpainien bat egitetik sortu zen. Geroago Silicon Graphics (gaur egun SGI), erraldoi informatikoa, Alias-Wavefront xurgatu zuen, eta azkenean Autodesk-ek hartu zuen, 3D Studio Max-eko jabeak, 182 milioi dolarrren truke.

Autodesk Maya
Datuak
Mota3D computer graphics software (en) Itzuli
Historia
Sorrera1998ko otsailaren 1a
webgune ofiziala
Twitter: AdskMaya Edit the value on Wikidata

Mayak bere indarra eta bere interfazearen eta tresnen hedapen eta pertsonalizazio aukerak ditu ezaugarri. MEL (Maya Embedded Language) Mayaren muina osatzen duen kodea da eta horri esker scriptak sortu eta paketea pertsonaliza dezakezu.

Programak modelatzeko, animatzeko, renderizaziorako, arropa eta ilea simulatzeko, dinamika (fluidoen simulazioa ) eta abarretarako hainbat tresna ditu.

Gainera, Maya da Oscar sari bat jaso duen 3Dko software bakarra da, zinemaren industrian ikusizko efektuen tresna gisa izan duen eragin izugarriari esker, erabilera zabaldua baita zabaltze eta pertsonalizazio ahalemen handiagatik.

Kanpo estekak aldatu