Aurreanplifikadore

Seinale-iturri (mikrofono, buru magnetiko eta abar) eta potentzia-anplifikadorearen arteko tentsio-anplifikadorea

Aurreanplifikadorea, ingelesez preamp bezala ezagutzen dena, sarrerako seinale analogiko ahul bat irteerako seinale indartsu bat bilakatzen duen anplifikadore elektronikoa da. Seinalea zaratarekiko sentikorra denean aurrerago prozesatu ahal izateko edo potentzia-anplifikadoreen bitartez bozgorailuetan erabili ahal izateko baliatzen da. Hori barik, amaierako seinalea zaratatsua edo distortsionatua izan daiteke. Oso erabiliak dira elektronika analogikoan, batez ere, sentsore analogikoetatik eratorritako seinaleak anplifikatzen direnean; adibidez, mikrofonoetan. Horregatik, ohikoa izaten da aurreanplifikadorea sentsoreetatik gertu egotea, zaratek eta interferentziek ahalik eta eragin txikiena izan dezaten.

Aurreanplifikadore baten zirkuitu fisikoa

Portaera analogikoa

aldatu

Aurreanplifikadore idealak linealak dira; irabazpena konstantea da funtzionamendu-tartean. Sarrera-inpedantzia altua da, korronte txiki batekin sarrerako seinalea irakurri ahal izateko; irteera-inpedantzia, aldiz, txikia da, irteerako tentsioan ahalik eta eragin txikiena izateko. Aurreanplifikadorea zirkuitu baten seinalearen intentsitatea handitzeko erabiltzen da, seinale hori garraiatzen duen kablean agertzen diren zaraten eraginen ondorioz agertzen den seinale/zarata erlazioa (Signal-to-Noise Ratio) nabarmen degradatu gabe. Hau da, transmititzen den seinalearen potentziaren eta zarataren potentziaren erlazioa hondatu gabe.

Aurreanplifikadore baten zarata-errendimendua kritikoa da. Friis-en formularen arabera, aurreanplifikadoreen irabazia handia denean, azken seinalearen SNRa (Signal-to-Noise Ratio) sarrerako seinalearen SNRa eta aurreanplifikadorearen seinale/zarata erlazioa zehazten da. Hots, aurreanplifikazioan geroz eta anplifikadore gehiago erabili, SNRa aldatu daiteke, aurreanplifikadoreen seinale/zarata erlazioa aldatu egiten baita.

 
Frijs-Kette

Oinarrizko lau anplifikadore mota bereizten dira[1]: tentsio-anplifikadorea, korronte-anplifikadorea, transkonduktantzia-anplifikadorea eta transresistentzia-anplifikadorea. Normalean aurreanplifikadoreak tentsio-anplifikadoreetan oinarritzen dira.

Tentsio-anplifikadorea

aldatu
 
Anplifikadore baten eskema

Eredua tentsio kontrolatuko tentsio-iturri batean,   irabazpen-faktorean,   sarrera-erresistentzian eta   irteera-erresistentzian oinarritzen da. Anplifikazio-modelo hau   tentsio-iturri batekin elikatzen da, dagokion   erresistentzia duena, eta   zama-erresistentzia batera konektatua. Irteera-erresistentzia ia zero izango da eta irteerako seinalean aldaketa oso txikia izango du.[1]

 

Aplikazioak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Sedra, Adel S.. (2016). Microelectronic circuits. (International seventh edition. argitaraldia) ISBN 978-0-19-933914-3. PMC 958224520. (Noiz kontsultatua: 2021-11-17).

Kanpo estekak

aldatu