Aukuba (Aucuba) garriazeoen generoko landarea da.

Aukuba
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaGarryales
FamiliaGarryaceae
Generoa Aucuba

Hosto aurkakoak, iraunkorrak eta larrukarak dituzten zuhaixkak dira; lore txiki gorrixkak ditu, eta hazi bakarra eta oso gogorra duen ale-itxurako fruitua.

Himalaia, Txina eta Japoniako hiru motek osatzen dute, eta ezagunena, ereinotz nabarra da (Aucuba japonica), Europara 1783an ekarria, eta apainketarako erabiltzen dena.

Espezieak aldatu

Espezie tradizionalak hiru besterik ez ziren (A. chinensis, A. himalaica, A. japonica), baina Flora of China eta Kew World Checklist[1] lanek hamar zerrendatzen dituzte:

  1. Aucuba albopunctifolia
  2. Aucuba chinensis
  3. Aucuba chlorascens
  4. Aucuba confertiflora
  5. Aucuba eriobotryifolia
  6. Aucuba filicauda
  7. Aucuba himalaica
  8. Aucuba japonica
  9. Aucuba obcordata
  10. Aucuba robusta

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu