Aukuba
(«Aucuba» orritik birbideratua)
Aukuba (Aucuba) garriazeoen generoko landarea da.
Aukuba | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Garryales |
Familia | Garryaceae |
Generoa | Aucuba |
Hosto aurkakoak, iraunkorrak eta larrukarak dituzten zuhaixkak dira; lore txiki gorrixkak ditu, eta hazi bakarra eta oso gogorra duen ale-itxurako fruitua.
Himalaia, Txina eta Japoniako hiru motek osatzen dute, eta ezagunena, ereinotz nabarra da (Aucuba japonica), Europara 1783an ekarria, eta apainketarako erabiltzen dena.
Espezieak
aldatuEspezie tradizionalak hiru besterik ez ziren (A. chinensis, A. himalaica, A. japonica), baina Flora of China eta Kew World Checklist[1] lanek hamar zerrendatzen dituzte:
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.