Aubree Munro Watson (Brea, Kalifornia, AEB, 1993ko urriaren 4a) unibertsitateko sofbol jokalari estatubatuarra da. Unibertsitateko softbolean jokatu zuen Florida Gators taldean, non NCAAko bi txapelketa irabazi zituen, eta, USSSA Pride-rekin, profesionalki jokatu zuen National Pro Fastpitch-en (NPF). Gaur egun, Estatu Batuetako emakumezkoen sofbol selekzio nazionaleko kide da, eta 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan Estatu Batuetako taldea ordezkatu, eta zilarrezko domina irabazi zuen.

Aubree Munro
Bizitza
JaiotzaBrea (Kalifornia)1993ko urriaren 4a (30 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaBrea (Kalifornia)
Naples (Florida)
Hezkuntza
HeziketaBrea Olinda High School (en) Itzuli
Floridako Unibertsitatea
Jarduerak
Jardueraksoftball jokalaria

aubreemunrowatson.com
Facebook: AubreeMunro1 Twitter: aubree_munro1 Instagram: aubree1munro LinkedIn: aubree-munro-7356041b6 Edit the value on Wikidata

Unibertsitateko ibilbidea aldatu

Munrok NCAA Txapelketak irabazi zituen Florida Gators-ekin 2014 eta 2015ean. 2015ean, bere junior-urtean, bederatzi Gator bihurtu zituen (gutxienez, 50 aukera) sasoi batean zelai-ehuneko perfektua erregistratzeko. Ez zuen akatsik egin plakaren atzean egondako 354 aukeretan. Bere azken bi denboraldietan, akats bakarra egin zuen 874 aukeretan; lau huts egin zituen 1.423 aukeretan, eta, programaren historian, bigarren postua berdindu zuen[1].

Ibilbide profesionala aldatu

Unibertsitate-ibilbidearen ostean, 2016 NPF Draft-en USSSA Pride-k 39. postuan aukeratu zuen Munro[2]. 2016ko uztailaren 20an sinatu zuen taldearekin[3]. USSSA Taldearekin denboraldi bat egin ondoren, Pride-k 2017ko denboraldia baino lehen kaleratu zuen[4].

AEB taldea aldatu

Munro Estatu Batuetako emakumezkoen sofbol selekzio nazionaleko kide da 2016az geroztik[5]. 2016ko Softboleko Mundu Kopan, ,200 jo zituen (2-10eko) hiru RBIrekin, eta zilarra irabazi zuen. 2016ko Emakumezkoen Softboleko Mundu Txapelketan, ,400 (4-10eko) lortu zituen lasterketa batekin, eta urrea irabazi zuen. 2017ko Softboleko Mundu Kopan ,143 (1-7ko) jo zuen RBI batekin, eta zilarra irabazi zuen. 2018ko Emakumezkoen Softboleko Mundu Txapelketan, ,389 (7-18ko) jo zituen; hiru home run, zortzi RBI eta zazpi lasterketa lortu, eta urrea irabazi zuen[6]. 2019ko Panamerikar Jokoetan, ,143 jo zituen (2-14ko) home run batekin; hiru RBI eta run bat lortu, eta urrea irabazi zuen[7]. 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Estatu Batuak ordezkatu zituen, eta zilarrezko domina irabazi zuen[8]. Japoniako taldeak, urrezko domina jokoan, AEB taldea garaitu zuen 2021eko uztailaren 27an, eta Munro zurian gelditu zen[9][10].

Olinpiar Jokoak aldatu

2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetan AEBrentzako zilarrezko domina irabazi zuen taldeko kide izan zen. Japoniak (urrezkoa) eta Kanadak (brontzezkoa) eskuratuko zituzten. Hauek osatu zuten AEBko taldea: Ali Aguilar, Monica Abbott, Valerie Arioto, Ally Carda, Amanda Chidester, Rachel Garcia, Haylie McCleney, Michelle Moultrie, Dejah Mulipola, Aubree Munro, Bubba Nickles, Cat Osterman, Janie Takeda, Delaney Spaulding eta Kelsey Stewart-ek[11][12].

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak aldatu

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Tokio
  Japonia
  Softbola
emakumezkoa[13].

Erreferentziak aldatu

  1. «Aubree Munro» floridagators.com.
  2. Pantages, Will. (April 14, 2016). «Quartet of Gators Selected in 2016 NPF College Draft» floridagators.com.
  3. «Former Florida Gator, Aubree Munro, Signs With the USSSA Pride» usssapride.com July 20, 2016.
  4. Hays, Graham. (August 30, 2017). «Will peace prevail in time for Team USA at the 2020 Olympics?» ESPN.com.
  5. Pantages, Will. (January 8, 2016). «Four Gators Named to USWNT, One Selected to U.S. Women’s Elite Team» floridagators.com.
  6. «Aubree Munro» teamusa.org.
  7. Lombardo, Kayla. (June 21, 2019). «Pan Am Roster Gets USA Softball One Step Closer To Olympics» softballamerica.com.
  8. «Two CJC Alums Chosen for 2020 U.S. Olympic Softball Team» softballamerica.com October 10, 2019.
  9. JPN 2, USA 0. 2021-07-27.
  10. Munro. 2021-07-27.
  11. «Aubree Munro» olympedia.org 2022-04-01en begiratua(Ingelesez)
  12. «Aubree Munro» Olympics.com 2022-04-01en begiratua (Gaztelaniaz)
  13. "Softbola, emakumezkoa, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)

Kanpo estekak aldatu