Michelle Moultrie (Jacksonville, Florida, AEB, 1990eko uztailaren 13a) softbol jokalari estatubatuarra da, afroamerikarra. Unibertsitateko softbolean jokatu zuen Floridan, eta, 2012an, SEC Urteko Jokalari izendatu zuten. 2011tik, Estatu Batuetako emakumezkoen softbol selekzio nazionaleko kide da, eta 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan parte hartu, eta zilarrezko domina irabazi zuen[1]. Gaur egun, Moultrie Athletes Unlimited Softball ligan jokatzen du[2].

Michelle Moultrie
Bizitza
JaiotzaJacksonville1990eko uztailaren 13a (33 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaJacksonville
Hezkuntza
HeziketaFloridako Unibertsitatea
Mandarin High School (en) Itzuli
Jarduerak
Jardueraksoftball jokalaria

Facebook: michelle.moultrie.3 Twitter: moultrie16 Instagram: moultrie_16 LinkedIn: michelle-moultrie-00977b6a Edit the value on Wikidata

Ibilbidea aldatu

Moultrie Floridako jokalari ordezkaria zen, eta Bigarren Taldeko bi eta Lehen Taldeko All- SEC ohoreak lortu zituen, 2012ko SEC Urteko Jokalari izendatu zutena barne[3][4]. Hirugarren Taldeko eta Lehen Taldeko All-American izendatu zuten bere azken bi urteetan[5][6][7].

AEB taldea aldatu

Moultrie AEB taldeko kide izan zen 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan. Txapelketan zehar, bi hit eta RBI bat izan zituen. Urrezko domina jokoan, bere hitetako bat egin zuen, Japoniako taldeak 2-0 irabazi baitzuen AEBkoa[8][9].

Olinpiar Jokoak aldatu

2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetan AEBrentzako zilarrezko domina irabazi zuen taldeko kide izan zen. Japoniak (urrezkoa) eta Kanadak (brontzezkoa) eskuratuko zituzten. Hauek osatu zuten AEBko taldea: Ali Aguilar, Monica Abbott, Valerie Arioto, Ally Carda, Amanda Chidester, Rachel Garcia, Haylie McCleney, Michelle Moultrie, Dejah Mulipola, Aubree Munro, Bubba Nickles, Cat Osterman, Janie Takeda, Delaney Spaulding eta Kelsey Stewart-ek[10][11].

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak aldatu

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Tokio
  Japonia
  Softbola
emakumezkoa[12].

Estatistikak aldatu

Florida Gators
URTEA G AB R H BA RBI HR 3B 2B TB SLG BB SO SB SBA
2009 60 115 22 30 ,261 17 2 1 5 43 % ,374 2 12 15 20
2010 59 185 47 72 ,389 29 4 2 12 100 % ,540 17 30 13 17
2011 69 228 75 101 ,443 40 6 5 17 146 % ,640 34 23 31 34
2012 61 184 60 71 ,386 30 10 4 7 116 % ,630 28 21 24 28
GUZTIRA 249 712 204 274 ,385 116 22 12 41 405 % ,569 81 86 83 99
AEB taldea
URTEA G AB R H BA RBI HR 3B 2B TB SLG BB SO SB
2020 14 42 11 15 ,357 9 0 3 4 25 % ,595 3 4 1
2021 28 76 18 19 ,250 8 0 1 2 20 % ,370 9 6 4
Olinpiar Jokoak 6 13 0 2 ,154 1 0 0 0 2 % ,154 0 6 0
GUZTIRA 48 131 29 36 ,275 18 0 4 6 50 % ,381 12 16 5

Erreferentziak aldatu

  1. «2020 U.S. Olympic Softball Team» teamusa.org.
  2. «Michelle Moultrie» Auprosports.com.
  3. «Michelle Moultrie Named SEC Player of the Year» usssapride.com May 9, 2012.
  4. «2016 Softball Roster Michelle Moultrie» floridagators.com.
  5. «2011 Louisville Slugger/NFCA Division I All-Americans» NFCA.org.
  6. «2012 NFCA Division I All-Americans» NFCA.org.
  7. «Michelle Moultrie» floridagators.com.
  8. «JPN 2, USA 0» olympicssoftball.wbsc.org 2021-07-27.
  9. «Moultrie» olympicssoftball.wbsc.org 2021-07-27.
  10. «Michelle Moultrie» olympedia.org 2022-03-31n begiratua(Ingelesez)
  11. «Michelle Moultrie» Olympics.com 2022-03-31n begiratua (Gaztelaniaz)
  12. "Softbola, emakumezkoa, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)

Kanpo estekak aldatu