Atxarro
Atxarro Zaraia mendilerroko mendietako bat da. Debagoiena eskualdeko azken labarrean kokatua dago, eta 796 metroko garaiera du. Zaraia mendilerroko mendien artean, seigarren txikiena da.
Atxarro | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 796 m |
Mota | mendia |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 42°59′34″N 2°32′51″W / 42.9927945°N 2.5474248°W |
Mendikatea | Zaraiako mendilerroa |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Irispideak
aldatuBide errazena, Arlabango mendatetik abiatzen da. Arlabango mendatea igarotzen duen errepidearen zati batean, Ama Birjinaren irudia dago. Toki hauxe da bide honen abiapuntua. Hemendik, errepidearen beste aldean dagoen malda igotzen hasi behar da, gora eta gora, Artabilla labarrerantz desbideratuz. Honen ondoren, basobide bat dator, pinu artean dagoena, mendiaren hegoaldeko lepoan. Hemendik, zailtasun handirik gabe, tontorrera hel daiteke
Berezitasunak
aldatuTontorretik gertu, leize txikitxo eta estu bat du mendi honek.
Inguruko tokiak
aldatuMendi honen hegoaldeko lepoa, txabola eta ehiza babeslekuz josia dago. Izan ere, oso ohikoa da inguru hortan ehiztariak ibiltzea.