Athalie
Athalie Jean Racineren tragedia bat da. Racinek idatzi zuen azkena izan zen (1691). Saint-Cyr ikastetxeko neskentzat egina, Bibliako kontakizunari jarraitzen zaio. Joadek Joas Ataliaren iloba hezi du, Eliazin izenaren azpian ezkutatuz. Erregina amesgaitz batek asaldaturik tenplura doa, eta han aurkitzen du Eliazin, ametsetan bere hiltzaile agertzen zena, eta atzeman nahi izango du. Joadek, ordea, Joas koroatua aurkezten die. Lebitarrek Atalia tenplutik egotzi eta hil egingo dute.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.