Dilema honetan sakontzeko, honako autore eta gaiak kontsultatu ditzakezu:

Gai filosofikoak:

Wikipediako beste sarrera batzuk:

Teknologiaren intentzionalitatea aldatu

Teknologiaren erabilerak zein ekoizpenak interes konkretuei erantzuten diote. Garapenaren eta erabileraren atzean, borondate ekonomiko eta politikoak daude, gehien bat. Beraz, teknologia intentzionala bada, nork eta nola kontrolatu beharko luke horren bilakaera? Ez al litzateke teknologia gizaki ororen onerako garatu behar, interes zehatz batzuei erantzuteko baino? Gai izango al gara garapen eta erabileraren gainean kontrola ezartzeko? Nola? Zein erakunde izan behar da hori guztia kontrolatzeko ardura eta gaitasuna duena? Edo merkatu libreari utzi beharko diogu erabakitzen teknologiaren garapena eta bere erabilera nagusiak definitzen? Teknologia Marxen Kapitalaren ideia modernoa dela esan dezakegu: merkatuak eta kapitalak norabide bat duen neurrian, gizartea menderatu egiten du. Gaur egun, digitalizazioaren eta teknologiaren bidez ematen da prozesu hori: teknologiak eta kapitalak bat egin dute, nolabait esanda. Horiek dira gizartea menperatzeko baliabide nagusiak. Alde batetik, kontrola mantentzeko tresnak direlako, algoritmoen, Big Dataren, geolokalizazioaren… bidez. Beste aldetik, kontsumo elementu nagusia direlako, desio edota behar bat dagoelako horiek eskuratzeko. Sare sozialak herriaren opio berria direla esan daiteke. Baina teknologiaren erabilerak zein distribuzioak arrakala sozialak areagotzen eta larriagotzen ditu. Gizartean behar eta desio teknologiko-digitalak sortzen dira eta horiek askotariko arrakalen jatorriak dira.

Dilemak aldatu