Mongoloide

Arrazen ohiko sailkapenean, kolore horiko larruazala duen arraza; arraza horretako gizabanakoa
Asiar arraza» orritik birbideratua)

Mongoloide[1] zenbait ezaugarri fenotipiko, hala nola epikantoa, partekatzen dituzten populazioak definitzeko erabiltzen den terminoa da, hau da ia Asia osokoak (erdialdeko Asia, hego-ekialdeko Asia, ekialdeko Asia, Siberia eta hegoaldeko Asiakoak), Artikokoak, Amerikakoak eta Ozeano Bareko uharte gehienekoak.

Asiar tipoak 1914ko liburu batean.

Hitza, "mongol" erroaz eta "-oide" atzizkiaz osatuta dago, eta, beraz, hitzak, literalki, "mongolen antzekoa da" esan nahi du. Etnologia goiztiarrak garatu zuen, batez ere erdialdeko Asiako eta ekialdeko Asiako herri ezberdinak deskribatzeko. Arraza mongoloidea gizateriaren hiru arraza nagusien proposamenetako bat da. Auzitegiko antropologo batzuek eta beste zientzialari batzuek terminoa zenbait testuingurutan erabiltzen jarraitzen duten arren, antropologo gehienek "mongoloide" terminoa gutxiesgarritzat jotzen dute eta egun zalantzazkoa da.[2][3][4][5]

Erreferentziak aldatu

  1. Elhuyar Hiztegia
  2. Smay, Diana; Armelagos, George. (PDF) Galileo Wept: A Critical Assessment of the Use of Race in Forensic Anthropology. Emory University.
  3. (Ingelesez) Lieberman, Leonard. (1997ko abendua). «Out of Our Skulls: Caucasoid, Mongoloid, Negroid?» Anthropology News 38 (9): 56..
  4. (Ingelesez) Templeton, Alan R.. (PDF) Human Races: A Genetic and Evolutionary Perspective. Washington University.
  5. Keevak, Michael. (2011). Becoming Yellow: A Short History of Racial Thinking. Princeton: Princeton University Press ISBN 978-0-691-14031-5..

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.