Asante Kotoko Sporting Club Ghanako futbol talde bat da, Kumasi hirikoa, Ahanti eskualdean. Ghanako liga gehien irabazi dituen taldea da eta Afrikako Txapeldunen Kopa bi aldiz irabazi du. Taldearen jabea Ashanti leinuaren errege Nana Osei Tutu II.a da.

Asante Kotoko Sporting Club
Ezizena(k)Arantzurdeak
Sorrera1935
Futbol zelaiaBaba Yara Stadium
edukiera: 40.528 lagun
JabeaGhana Nana Osei Tutu II
EntrenatzaileaGhana Abdulai Gazelle
LigaGhanako futbol liga
2022-234.a
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Historia aldatu

Ashanti leinuko hamairu gaztek sortu zuten 1935. urtean, hortik Asante izena. Urrezko aroa 1967 eta 1983 artean izan zuen, Afrikako Txapeldunen Kopan sei aldiz jokatu zuen finala eta bitan izan zen txapelduna.

Ghanako beste talde indartsua Akkra hiriburuko Hearts of Oak da eta talde bien artean lehia handia dago. 2001eko maiatzaren 9an Akkran jokatu zen bien arteko partidan istilu larriak izan ziren, eta polizia gas negar eragileak botaz sartu zen estadioan. Izuak eraginda 127 ikusle hil ziren.

Palmaresa aldatu

Ghanan: 37 aldatu

  • Ghanako Liga (24): 1959, 1963–64, 1964–65, 1967–1968, 1969, 1972, 1975, 1980, 1981, 1982, 1983, 1986, 1987, 1988–89, 1988–89, 1990–91, 1991–92, 1992–93, 2003, 2005, 2007–08, 2011–12, 2012–13, 2013–14, 2021–22.
    • GFAren Liga berezia (1): 2019.
  • Ghanako Kopa (9): 1958, 1959, 1960, 1978, 1984, 1997–98, 2001, 2014, 2017.
  • Ghanako Superkopa (3): 2012, 2013, 2014.

Nazioartean: 2 aldatu

  • Afrikako Txapeldunen Kopa:
    • Txapelduna (2): 1970, 1983.
    • Finalista (5): 1967, 1971, 1973, 1983, 1993.
  • CAF Konfederazio Kopa (0): finalista 2004an.
  • CAF Errekopa (0): finalista 2002an.

Kanpo estekak aldatu