Arum landare loredunen genero bat da, Araceaearen familia barrukoa. Euskaraz suge-belar izena ematen zaie. 25 espezie inguru dira, Europa, Asia eta Ipar Afrikan banaturik daudenak. Espezie-dibertsitate handiena Mediterraneo inguruko eskualdeetan dago.

Arum
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaAlismatales
FamiliaAraceae
SubfamiliaAroideae
Generoa Arum
Azpibanaketa
Ikusi testua

Landare bizikorrak dira. Errizoma zuzena eta sendoa dute, 10-60 cm luzea. Gezi itxurako hosto zabalak dituzte. Loreen multzoa hosto itxurako zorro batez inguratua dute. Fruitu biribil gorriak izaten dituzte, mordoan antolatuak. Landare guztia da pozoitsua[1].

Espezie batzuk aldatu

Erreferentziak aldatu