Artezi (Arte eta Zientzia) diskoetxea Jose Angel Irigarai idazleak sortu zuen.

Artezi
Sortze urtea 1973
Sortzailea(k) Jose Angel Irigarai
Egoera Ez aktiboa
Generoa(k) Euskal Herriko musika
Jatorrizko herrialdea

Aurretik Herri Gogoa diskoetxearen sorreran parte hartutakoa zen Irigarai, Ez Dok Amairu taldeko gainerako kideak bezala. 1969an lau kantu grabatu zituen EP batean ("Urak dakarrena", "Begiak", "Herri-behera" eta "Miña ta griña"), Josepe Irigaray izenarekin.

Ez Dok Amairuren desegiteak Herri Gogoan eragindako zatiketaren ondorioz jaio zen Artezi. Ibilbide laburra izan zuen, baina zenbait disko garrantzitsu kaleratu zituen 70eko hamarkadaren erdialdean: Lourdes Iriondo eta Xabier Leteren lehen disko luzeak (1974), Gorka Knorren Araba kantari (1974) eta Nik nahi dudana (1975), eta Benito Lertxundiren Zuberoa/Askatasunaren semeei (1977), besteak beste. Ortzadar folk taldearen bi disko ere argitaratu zituen. Talde horretan, Benito Lertxundiren taldeko bi musikari zeuden; Kutxo Otxoa de Eribe eta Pello Gereño.

Artezi diskoetxearen 1980an desegin zen, neurri handiko LPak argitaratu zituzten singletik LPra. 1976ra arte argitaraturiko 220 diskoetatik 170 single ak izan ziren eta 50, berriz, LPak. (Amezaga 2005: 202-203)[1].

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu