Gorka Knörr

politikaria, abeslaria
Gorka Knorr» orritik birbideratua)

Gorka Knörr Borràs (Tarragona, Katalunia, 1950eko otsailaren 2a) euskal abeslaria eta politikaria da. Aita gasteiztarra eta ama katalana ditu. Henrike Knörr euskaltzain zenaren eta Roman Knörr enpresaburuaren anaia da.

Gorka Knörr


Kataluniako Generalitatearen ordezkaria Madrilen

2019ko uztailaren 9a - 2021eko ekainaren 8a
Ferran Mascarell - Ester Capella i Farré

Institut Català de les Empreses Culturalseko zuzendari

2012ko uztailaren 3a - 2013ko urtarrilaren 21a
Fèlix Riera - Teresa Enrich i Mas (en) Itzuli

Eusko Legebiltzarkidea

2001eko ekainaren 8a - 2005eko maiatzaren 16a
Barrutia: Gipuzkoa

Eusko Legebiltzarkidea

2001eko ekainaren 8a - 2005eko maiatzaren 16a
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko VII. legealdia

Eusko Legebiltzarrako presidenteorde

2001 - 2005

Europarlamentaria

1999ko uztailaren 20a - 2001eko ekainaren 7a
Barrutia: Espainia
Hautetsia: 1999 European Parliament election (en) Itzuli

Eusko Alkartasunako idazkari nagusi

1998 - 2004
Inaxio Oliveri - Unai Ziarreta Bilbao
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGorka Knörr Borràs
JaiotzaTarragona1950eko otsailaren 2a (74 urte)
Herrialdea Araba
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakegile abeslaria, politikaria eta musikaria
Lantokia(k)Estrasburgo eta Brusela
Musika instrumentuaahotsa
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaEusko Alderdi Jeltzalea (1986 arte)
Eusko Alkartasuna (1986az geroztik)

Twitter: GorkaKB Musicbrainz: ac711099-4048-4fa9-8783-d5cae7e8fe54 Discogs: 3156737 Musikasten: gorka-knorr Edit the value on Wikidata

Umea zelarik, Tarragonatik Gasteiza joan zen bizi izatera. Haren belaunaldiko abeslarien artean, beti Arabaren ordezkaritzat jo izan da. 1971n lehenbiziko aldiz jendaurrean abestu zuen eta handik gutxira Araba kantari diskoa kaleratu zuen. Halere, bere musika ibilbidearen ezaugarriak argiro agertzen zituen diskoa bigarrena izan zen: Nik nahi dudana, 1975ean argitaratua.

1976an Txalaparta diskoa kaleratu zuen: harekin arrakasta osoa lortu zuen eta diskoaren salmentak emendatu egin ziren. Salmenten gorakada horren eragile nagusiak Txalaparta eta Xabier Letek euskaratutako Lluis Llachen L'estaca abestiak izan ziren.

Politikari gisa, Gorka Knörr Eusko Alkartasuna alderdiaren idazkari nagusi eta eurodiputatu izan zen. Alderdi horrekin Eusko Legebiltzarreko lehendakariordea ere izan zen. Azken postu horretan zebilela, Sozialista Abertzaleak alderdia ez desegiteagatik Juan Mari Atutxa (EAJ) eta Kontxi Bilbaorekin (Ezker Batua) batera auziperatua izan zen.[1]

2006an EAko kide izateari utzi zion.[2]

Bizitza aldatu

Lau urte zituela heldu zen Kataluniatik Gasteizera. Familiatik zetorkion musikarekiko zaletasuna: Natxo anaiak pianoa jotzen zuen eta Jonek, gitarra. Biak izan zituen lagun bere musika ibilbidean. Kantautore gisa egin bada ere ezagun, bikote moduan hasi zen musika egiten, Eduardo Moreno Bergaretxe Perturrekin. Knörr Donostiara ikastera joan zelarik ezagutu zuten elkar, 1968ko udazkenean. Hark gitarrako lehen akordeak erakutsi eta elkarrekin hasi ziren kantuan, Mikel Laboaren eta Natxo de Feliperen (Oskorri) kantuak joz. 1969an, euskara ikasten hasi zen.

1970eko maiatzaren 1eko manifestazioetan Knörr atxilotu eta espetxeratu zuten eta abenduan, berriro kartzelan sartu. Espetxean idatzi zituen bere lehen abestiak. Hurrengo urtean, Eduardo Morenok eta biek zuzeneko lehen emanaldia eskaini zuten, Gasteizen; baina hurrengo urtean, Morenok mugaz beste aldera ihes egin behar izan zuen eta Knörrek bakarkako ibilbideari ekin zion. Xabier Lete, Lourdes Iriondo eta Benito Lertxundi kantariekin eskaini zuen lehen emanaldia, Gasteizko Guridi antzokian.

Beste musikari askok bezala, diskoa atera aurretik, Joxe Mari Iriondorekin egin zituen lehen grabazioak, Loiola irratian. Araba kantari izan zen argitaratu zuen lehen diskoa (Artezi, 1974). Arabako abesti tradizionalak moldatuz, probintzia hura «Euskal Herriko gainontzeko probintzien mailan» ezarri nahi zuen kantautoreak. Olaeta, Legutio, Aramaio, Segura eta beste toki batzuetako kantu zaharrak berreskuratu zituen. Hurrengo diskoa, Nik nahi dudana (Artezi, 1975), intimistagoa zen. Gorka Knörren arrakasta handienetakoa izan den kantua zekarren bigarren diskoak: Azken agurraren negarra. I. Mundu Gerran Frantziako iparraldeko borroketan bizia galdu zuten Ipar Euskal Herriko soldadu gazteen tragedia kantatu zuen. Irteerarik gabeko bideak, Xoxoak eta Araba kantuak ere oso ezagunak egin ziren.

Argitaratu duen diskorik arrakastatsuena, baina, Txalaparta (Movieplay, 1976) izan da gaurdaino. Izen bereko abestiarekin, Katalintxu eta Hilgo naiz kantuekin eta Lluis Llachen L'estacari Xabier Letek eginiko bertsioarekin (Agure zaharra) lortu zituen Knörrek salmenta ugari. Halaber, harekin eman zuen bere ibilbidean hain garrantzitsua izan zen kontzertu hura: Donibane Lohizunekoa, Lluis Llach lagun zuela, 1976ko udazkenean. Argentinako euskal etxeetan (Buenos Aires, Rosario, Mar de Plata, Tandil eta Bahía Blanca) bira bat egin ostean izan zen Donibane Lohizuneko kontzertua. Disko harekin Espainian, Herrialde Katalanetan, Frantzian, Belgikan eta Venezuelan ere eman zituen kontzertuak, gertuko talde bat lagun zuela: Jon Knörr (ahotsa eta gitarra), Natxo Knörr (pianoa), Gabi Alegria (akordeoia), Jesus Mari Alegria (zeharkako txirula eta txirula) eta Per Carlson (gitarra).

Franco hil ondorenean mugitzeko erraztasunak izan zituen Gorka Knörrek, baina 70eko hamarkadako lehen urteak zailak izan ziren. Gipuzkoan eta Bizkaian diskoak saldu arren, Espainiako Gobernuko Ministerioak ez zion ematen herrialde haietan abesteko baimenik. Kontzertu bakoitzean jo behar zituen abestien letra denak aztertzen zituzten. Garai zail haietan, Benito Lertxundiren bigarren ahots moduan eutsi zion musikari.

1978an, Herri bat gara (Movieplay) argitaratu zuen, eta ondo saldu zen diskoa. Kantuen artean, Txakurrak dago, Eduardo Morenorekin batera idatzitakoa, baina Lapurdin eman zuen kontzertu baten ondoren liskarrak izan zituen errefuxiatu politikoekin, eta kantugintzatik urrundu egin zen 1981 arte.

Ordutik aurrerako urteetan, politikak hartu zuen protagonismoa Gorka Knörren bizitza publikoan. Carlos Garaikoetxea Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren aholkulari pertsonala izan zen 1986 arte, lehendakaritzatik dimisioa eman zuen arte. Orduan berriro agertokietara igo zen. Bitarte horretan, bi disko kaleratu zituen: Gutunak, 80ko hamarkada hasierako giro politikoari buruzko diskoa (Movieplay, 1980) —Patxi Zabaletaren Etorriko direnei (Domuit vascones) eta Telesforo Monzonen Begi urdiñetako gizonari abestiak zituen, besteak beste—, eta Hegaldia (IZ, 1985).

90eko hamarkadan, berriro estu lotu zitzaion politikari. 1998an Estatistikako Euskal Institutuko zuzendari izendatu zuten; handik gutxira, EAko idazkaritza hartu zuen, eta Europako Parlamentuan diputatu akta eskuratu zuen. Garai horietan musika bigarren planoan zegoen arren, ez zuen erabat utzi, eta europarlamentari zela bere zazpigarren diskoa argitaratu zuen: Gogoaren taupadak (Elkar, 2000).

2001etik 2005era, Eusko Legebiltzarreko presidenteorde izan zen, eta legegintzaldi haren amaieran politika behin betiko utzi zuen. Gaur arte bere azken diskoa dena prestatzen hasi zen, anaia Natxorekin: Arimaren zubiak (Discos A Medida, 2005). Koldo Uriartek zuzenduriko disko hark zazpi abesti ditu katalanez (horien artean, Raimonen D'un temps, d'un pais eta Vicent Torrenten Per Mallorca), bost euskaraz (Joan Manuel Serraten Paroules d'amor-en moldaketa, besteak beste) eta poema bat gaztelaniaz, Mohamed Sidatik, Fronte Polisarioak Europako Parlamentuan zuen ordezkariak, idatzirikoa.

Diskografia aldatu

Kolaborazioak aldatu

Abestien bideoklipak aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

  • Argia aldizkarian Gorka Knörri eginiriko elkarrizketa irakurgai.