Artagan antzokia

Santutxun Zabalbide kalean zegoen antzoki eta zinematokia
Artagan» orritik birbideratua)

Artagan antzokia (gaztelaniaz: Teatro Artagan) Santutxu auzoko Zabalbide kaleko 31. zenbakian egon zen zinema da, gutxi gora behera Santutxu eta Zabalbide kaleek bat egiten duten puntuan. 1960ko eta 1970eko hamarkadan egon zen martxan. 1300 pertsonentzako tokia zuen eta batez ere zinema gisa funtzionatu zuen.

Artagan antzokia
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaSantutxu eta Begoñako errepublika
Koordenatuak43°15′18″N 2°54′59″W / 43.25505°N 2.91625°W / 43.25505; -2.91625
Map
Kontaktua
HelbideaZabalbide kalea 31 eta Zabalbide kalea

Historia

aldatu
 
Artagan antzokia ezkeraldean, Uribarri konpartsa Zabalbide kalean. Bilboko Aste Nagusia 1982an.

Zinema 1957ko irailaren 7an ireki zen, Desirée filmarekin. Jabea Alejandro Larraona enpresaria zen. Larraonak beste bi zinema zituen Bizkaian: Barakaldoko Guridi eta Basauriko Arizgain. Normalean zinema gisa funtzionatu bazuen ere, batzuetan beste motatako ekintzak antolatzen ziren; horrela, 1970eko ekainean El huesped del sevillano zarzuela antzeztu zen eta, sarritan barietate-ikuskizunen konpainiak aritu ziren eszenatokian. Antzokia 1984ko urriaren 31n itxi egin zen.[1]

1970eko uztailaren 24an, ostirala, gaueko 10:30etan Ez Dok Amairu taldearen kontzertua izan zen. Hauek izan ziren parte hartzaileak: Oskarbi taldea, Xabier Lete, Lurdes Iriondo, Julian Lekuona, Benito Lertxundi eta Artze anaiak txalapartarekin. Aurkezlea Joxe Angel Irigarai izan zen.[2]

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu