Arrixacako Ama Birjina

Arrixacako Ama Birjina (gaztelaniaz: Virgen de la Arrixaca) Espainiako Murtziako probintzian XIII. mendetik gurtzen den Andre Maria da. Historikoki Murtziako Erresumaren zaindaria izan zen; 1796an izendapen hori Fuensantaren Ama Birjinari eman zioten. Izenaren etimologia ez dago garbi baina ikertzaile batzuen ustez euskaratik eratorria izan daiteke. Birjinaren irudia XII. mendekoa da, erromaniko estilokoa. Eskultura Murtziako San Andrés elizan gordetzen da.[1]

Arrixacako Ama Birjina
Jatorria
Ezaugarriak

Etimologia aldatu

Izena Arrixacako errebaletik dator, egun San Esteban aztarnategi arkeologikoa; inguru horretan Al-Andalusen aztarnak aurkitu dira. Teoria desberdinak daude toponimo hori argitzeko:

  • Arabieratik: arabieraz Al-Rasc hitzak "dotore" esan nahi du.
  • Herriaren etimologia: nekazari batek behor batekin, gaztelaniaz "jaca", lurra lantzen ari zen eta irudia aurkitu zuen. Nekazari horrek behorrari zera esaten zion: arri ("arre") eta xaca ("jaca"); biek batera Arrixaca sortu zuten.[2]
  • Euskal jatorria: beste toponimoekin lotuta ("Arriyaga", "Arrillaga", "Arrixaga" edo ""Arrixaca") jatorrizko hitzak harri eta -aga izango lirateke, hau da, "harrien ugaritasuna".

Irudiaren jatorria aldatu

Horretan ere hipotesi desbedinak daude:[3]

  • Arrixaca errebalean italiar merkatariei kristautasuna praktikatzea uzten zieten arabiarrek. Urte haietan Murtzia zetaren ekoizle handia zen eta merkatariak horren bila joaten ziren. Horren arabera inguru horretan mozarabiar bazeliza zegoen eta bertan irudi hau. Horren arabera, irudia Murtzian Gaztelako armada sartu aurretik zegoen.
  • Alfontso X.a Gaztelakoak eraman zuen Murtziara. Errege horrek bere Cantigas de Santa Maria lan ospetsua Birjin horri eskaini zion, bereziki 169. zenbakia duen "cantiga".[4]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu