Arreta
Arreta edo aditasuna jarduera mentala modu jarraituan objektu edo ataza zehatz batean kontzentratzeko gaitasuna da.[1] Psikologiaren ikuspegitik, arreta ez da kontzeptu bakarra, baizik eta fenomeno-mota bati emandako izena. Tradizionalki, bi eratara hartu izan da kontuan, ezberdinak baina erlazionatuak daudenak. Alde batetik, pertzepzioaren ezaugarri gisa, arretak ingurumen-estimuluen iragazki gisa duen funtzioari egiten dio erreferentzia, estimulu garrantzitsuenak zeintzuk diren erabakiz eta jarduera psikikoa helburuaren gainetik kontzentratuz, kontzientzian sakonago prozesatzeko. Bestalde, arreta prozesu kognitiboak kontrolatzen eta erregulatzen dituen mekanismo gisa ulertzen da; baldintzapen bidezko ikaskuntzatik arrazoiketa konplexuraino.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskalterm: [Psikiatria Hiztegia] [2017]
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau psikologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |