Arrautzak etiketatzean, letra eta zenbakien konbinazioan oinarritutako kode bat jartzen da arrautzen oskolaren gainean. Estanpazio hori, Europako araudiak elikagaientzako tinta gorri baten bidez egitea eskatzen duena, herrialde askotan zuzentzen den araua da.[1] Aipatu den Europako araua 2004ko urtarrilaren 1ean sartu zen indarrean, eta kode horrek zein gramatikaz baliatu behar duen aipatzen du. 2005eko uztailaren 1etik aurrera, Europako arrautzek ere nahitaez ezarri behar dute arrautza bakoitzean iraungitze-data. Etiketa nahitaezkoa da A kategoriako arrautza guztietan, kontsumitzaileari zuzenean saltzeko direnak baitira. Animalien ongizatea sustatzen duen "oilo zoriontsuen" ziurtagiriaren parte da politika hori.

Arrautza etiketaduna: irudian, 0-DE-1344461 arrautza-kodeak adierazten du ekoizpen ekologikoko arrautza bat dela (0), Alemaniatik (DE) datorrena, zehazki, Mecklenburg-Vorpommern-etik (13), agintariek 44461 zenbakitutako etxaldetik.

Arrautza-ontzia aldatu

Europako Batasuneko herrialdeetako legeen arabera, arrautza-kutxatilak (arrautza-ontzia) informazio hau izan behar du kontsumitzailearentzat:

  • Oiloa hazteko modua,
  • Kontserbatzeko aholkuak, arrautzak hozkailuan gordetzea gomendatzen du.
  • Kontsumo-data lehenetsia. 28 egun dira errutetik.
  • Klase bateko arrautzaren batez besteko tamaina:
    • Superhandiak, edo XL: 73 g-koak edo gehiagokoak.
    • Handiak, edo L: 63 eta 73 g artean
    • Ertainak, edo M: 53 eta 63 g artean
    • Txikiak edo S: 53 g baino gutxiago

Europako Batasunean, giza kontsumorako diren arrautzek kode bat dute azalean. Arrautzetan markatutako kodean, hazteko modua identifikatzen duen zenbakia agertzen da:

Zenbaki horri bi letra gehitzen zaizkio: landetxea dagoen estatu kideko kodea da, eta, ondoren, hainbat digitu daude, estatu bakoitzeko etxalde identifikatzen dutenak (luzera eta karaktereak aldatu egiten dira herrialde bakoitzean).

Salmentan jartzen diren arrautza freskoen ontziak honako hauen berri ematen duten argibideak izan behar ditu: kategoria komertziala, arrautzen pisua, kontsumitzeko data-muga, arrautzak sailkatu eta ontziratu dituen industria, hazteko modua eta arrautza kontserbatzeko nahitaezko jarraibideak.

Etiketak, ordea, ez du ezer esaten oilo erruleen hazkuntzan zenbait prozedura erabili diren ala ez; izan ere, animalien defendatzaileek salatu dituzte, hala nola jaio eta gutxira oilo arrak masiboki hiltzea.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu