Arrain-ganibeta edo arrain-aiztoa mahai gainean arraina jateko erabiltzen den ganibet mota da.

XIX. mendeko zilarrezko arrain-ganibet eta sardexka zizelkatuak

Ganibeta deitzen zaio, baina ahorik ez izateagatik eta formagatik, errealitatean paleta mota bat da (horregatik batzuetan arrain-paleta ere deitzen zaio). Oro har, otorduan erabiltzen da, arrainaren hezurrak eta atal ezberdinak bereizteko (inolaz ere ez da erabiltzen mozteko).

Metalez egina dago: altzairu herdoilgaitza, alpaka eta zilarra. Mahaian beti plateraren eskuinean (beste ganibetekin batera) jarriko da, eta koilarak dauden kasuan, eskuinaldeko taldearen barneko aldean kokatuko litzateke, koilarak kanpoan utziz (araua: kanpotik barrura).

Kanpo estekak aldatu