Aria (Grezia)

Artikulu hau Greziako herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Aria (argipena)».

Aria (grekeraz, Άρια) Greziako herri bat da, eta administratiboki Peloponesoko penintsulan dago, Argolidako barrutian eta Nauplioko udalerrian dago. 2011. urtean 3.376 biztanle zituen.[1]

Aria
giza kokalekua
Administrazioa
Estatu burujabe Grezia
EskualdeaPeloponeso (periferia)
Unitate periferikoaArgolida
UdalerriaNafplio Municipality
Posta kodea211 00
Geografia
Koordenatuak37°34′15″N 22°49′49″E / 37.5708°N 22.8303°E / 37.5708; 22.830337°34′15″N 22°49′49″E / 37.5708°N 22.8303°E / 37.5708; 22.8303
Altuera27 m
Demografia
Biztanleria3.376 (2011)
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+02:00 eta UTC+03:00

HistoriaAldatu

Garai mizenikoko hilobi batzuk eta eraikuntzen aztarnak badaude herrian. Ur-iturburu askoko tokia izanda, zenbait historialarik uste dute iturrietako bat Pausaniasek aipatu Kanato izenekoa zela, mitoetan Hera jainkosa han bainatzen zelarik. Erromatarren garaian akueduktu bat eraiki zuten.

Hala ere, Aria herriaren erreferentzia zaharrena 1149. urtekoa da, Ariako monasterioa antzinako tenplu greko baten hondarren gainean eraiki zenean.[2][3]

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu