Argazki oin

Argazki-oin» orritik birbideratua)

Argazki oina edo argazki-oina testu mota bat da. Gehienetan irudi edo argazki baten azpian agertu ohi da eta irudiari buruzko informazioa edo iritzia ematen du. Helburu nagusia argazkian ikusten denari buruzko informazioa gehitzea izan ohi da baina batzuetan argazki-oinak iritzi artikulu laburrak izaten dira.

Argazki-ointzat jo daitezkeen testu batzuk. Irudiaren azpian eskuz egindako argazki-oin klasikoa eta irudian bertan, eskuz egindako oharrak. (Gezi batekin tontor bati buruzko oharrak-eta).

Gaur egun, argazki oin gisa erabiltzen ziren testu batzuk irudiaren azpian kokatu beharrean irudian bertan txertatuta ikus daitezke argazki editore aurreratuei esker. Dena den, oraindik ere argazki-oinak argazkiaren azpian kokatzea izaten da ohikoena.

Kanpo estekak aldatu