Argañeta

Euskal Herriko mendia

Argañeta, Nafarroa eta Iparraldea probintzian topa dezakegun euskal mendia da. Hauzatik Hra luzatzen den gandorra altuera galtzen doa pixkanaka Berderizko lepoan 700 metrotik behera etorri arte. Tarte horretan hainbat muino nabarmentzen dira eta horietan bereziena Argañeta da. Izenak ondo dioen bezala, haitza gailentzen da tontorrean, amildegi ikusgarriak harrotuz gainera Aldude aldera. Baztan aldeko isurialdea ordea leunagoa da, ibiltzeko eremu erraza eta polita, basoak estalia gehiena. Buzoirik ez da ageri tontorrean.

Argañeta
Datu orokorrak
Garaiera1.003
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°07′30″N 1°25′26″W / 43.125°N 1.424°W / 43.125; -1.424
MendikateaHauza mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia

Tontorrak estatuen arteko muga zaharrarekin bat egiten du (113. mugarria tontorretik gertu dago, Baztan aldera luzatzen den bizkar harritsuan). Ibilbidea luzatu nahi izanez gero Auza ez da urruti gelditzen (nabarmenak dira gandorrari jarraituz harantz doazen bideak). Urruska izeneko beste gain bat du aldamenean bestela, ia bera adinakoa, basoak estalita.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Argañeta, http://www.euskal-herria.org/.