Irakurle talde

irakurritako testu baten inguruan solas egiteko elkartzen den lagun taldea
Areto literario» orritik birbideratua)

Irakurketa taldea[1][2], Irakurle taldea[3][4], Irakurle klub[5][6][7][8], Irakurketa kluba[9], Irakurzaleen txokoak[10], Irakurzaleen klubak[11] edo literaturazaleen txokoak irakurtzeko antzeko gustuak dituzten pertsonek sortutako lan taldeak dira. Pertsona horiek haien iritziak eta inpresioak trukatzeko biltzen dira, askotan, moderatzaile moduan, espezialista, intelektual edo liburuzain ezagun batekin batera. Talde hauek genero desberdinak lan ditzakete baina ohikoena eleberria izaten da. Dead Poets Society film amerikarrak ohitura hau asko zabaldu zuen.

Tortosako (Katalunia) irakurketa talde baten bilkura.

Egun, literatura kluben batzarretako deialdiak egiteko eta zabaltzeko blogak, posta-zerrendak eta sare sozialak erabiltzen dira. Antzinako literatura aretoak dira egungo literatura kluben jatorria.

Haurrekin eta nerabeekin egiteko aktibitate aberatsa izan daiteke. Hezkuntza munduan solasaldi literarioak edo solasaldi dialogikoak[12][13] egiten dira. Irakurketa taldeetan egiten denaren antzeko ekintzak egiten dira lehen eta bigarren hezkuntzako hainbat ikastetxetan. Baita helduen irakaskuntza zentroetan[14] ere.

Funtzionamendua aldatu

 
Thomas Bidegainekin solasaldia irakurketa talde batean.

Eredu desberdinak daude baina orokorrena hau da: taldeak liburu bat aukeratzen du eta irakurtzeko denbora bat ematen da. Irakurketa hori ez da elkarrekin egiten, norberak nahi duen tokitan baizik. Data bat ezartzen da eta egun horretan taldea bildu egiten da irakurritakoa komentatzeko, liburu osoa edo zati zehatz bat.

Bileretan, normalean, dinamizatzaile bat egoten da baina ez bere iritziak ezartzeko, guztiei ahotsa emateko eta eztabaida zuzentzeko baizik. Irakurleek liburuaren elementu desberdinak komentatzen dituzte: argumentua, pertsonaiak, estiloa... Bilera amaieran hurrengo egunerako irakurri behar dena zehazten da.

Taldean pertsona gehiegi egotea ez da ona. Hogei baino gutxiago izatea egokiago izan daiteke.

Helburuak aldatu

 
Leku isil eta eroso bat bilatzea komeni.
  • Irakurketaren zaletasuna zabaltzea.
  • Egile edo hizkuntza batekin zailtasunak dituzten pertsonei motibatzea eta laguntzea. Esaterako, horrelako klubak euskaraz irakurtzeko zabaltzen ari dira, jakinez pertsona askori zaila gertatzen zaiola hizkuntza horretan irakurtzea. Modan daude baita ere ingelesez irakurtzen duten taldeak.
  • Literatura ezagupenak zabaltzea.
  • Zaletasun baten inguruan lagun-taldea sortzea.
  • Eztabaida eta ideien trukaketa bultzatzea.

Irizpide batzuk aldatu

 
Gasteizko Irakurle Kluba 2022·10·06. (Taldearen 20. urteurrenean).

Horrelako taldeetan parte hartzeko hauek dira irizpide batzuk:

  1. Bileretan ez da ozenki irakurri behar. (Baten batek pasarte bat ozen irakurri nahi badu, libre).
  2. Eztabaidetan parte hartzea ez da derrigorrezkoa.
  3. Antolatzaileek, askotan, liburua uzten dute; beraz, erostea ez da beharrezkoa.
  4. Doako aktibitatea izaten da.
  5. Liburuak etxera eraman daitezke.
  6. Nahiz eta aurretik jarritako testua ez irakurri, bileretara joatea librea da.
  7. Irakurketarekin batera beste aktibitateak egin daitezke: irteerak, filmak ikusi, aukeratutako egilearekin (edo liburuaren itzultzailearekin) biltzea...

Erreferentziak aldatu

  1. «Irakurketa taldea» EHU Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2019-01-12).
  2. «Irakurketa Taldeak ikasturteko azken atala idatziko du bihar» Oarsoaldeko Hitza 2018-06-25 (Noiz kontsultatua: 2019-01-12).
  3. .
  4. (Ingelesez) «Elegose - Irakurle taldea - Fedibertsoan elkarrekin irakurri - Lemmy.eus» localhost (Noiz kontsultatua: 2022-09-03).
  5. «Gasteizko Irakurle Kluba: 20 urte eta aurrera - Gasteiz» Alea.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-07).
  6. «Irakurle klub feminista, Aramaion» goienamedia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-12).
  7. Irakurle-Klub feminista euskaraz Gorbeialdeko Kuadrillan. (Noiz kontsultatua: 2019-01-12).
  8. Utrera Puelles, Maixa. (2024-04-09). «Orrien artean» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-04-09).
  9. «IRAKURKETA KLUBA» orokietakomediateka.blogspot.com (Noiz kontsultatua: 2019-01-12).
  10. «Uribe Kostako irakurzaleen txokoa» egizu.eus 2010-09-18 (Noiz kontsultatua: 2019-01-12).
  11. «IRAKURZALEEN KLUBA - Blogak.eus» blogak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-12).
  12. «Tertulia dialogikoak» www.alkartasunalizeoa.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-12).
  13. Aldekoa, Iñaki. (2017-02-17). «LITERATUR SOLASALDI DIALOGIKOAK / TERTULIAS LITERARIAS DIALÓGICAS» EUSKADIKO VI. LITERATUR SOLASALDI DIALOGIKOAK VI TERTULIAS LITERARIAS DIALÓGICAS DE EUSKADI (Noiz kontsultatua: 2019-01-12).
  14. «goiztiri euskaltegia: Tertulia dialogikoaren prestaketa» goiztiri euskaltegia 2018-01-24 (Noiz kontsultatua: 2019-01-12).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu