Ardaxir II.aren koroatzea

Ardaxir II.aren koroatzea, 379 eta 383 artean, Sasandar Inperioko hamaikagarren errege izan zen Ardaxir II.ak (shahanshah) zizelkatu zuen harrian egindako erliebe bat da. Erliebe harritsua Taq-e Bostanen dago, Iranen.

Ardaxir II.aren koroatzea
Jatorria
Ezaugarriak
Deskribapena
Kokapena
Koordenatuak34°23′15″N 47°07′56″E / 34.38743°N 47.13227°E / 34.38743; 47.13227
Map

Erliebeak, gala-arropak daramatzaten zutik dauden hiru irudi erakusten ditu; Ardaxir erdian dago, alboetan bi gizonezko dituelarik. Eskuinaren irudia, Ardaxirri diadema ematen diona, lehen zoroastriar Ahura Mazda jainko gorena zela esaten zen, baina, orain, Xapur II.a izatea onartzen da, bere koroaren estiloagatik, eta ondo egokitzen dena, Xapur zelako Ardaxir shah bezala izendatu zuena. Bi shahk, eroritako etsai baten gorputzean zutik daude, zalantzarik gabe, erromatar bat, honen koroak, enperadore bat dela adierazten duelarik. Uste denez, eroritako irudiak, Juliano Apostata erromatar enperadorea irudikatzen du, 363an Iran inbaditu zuena eta Ktesifonen mendebaldean hila izan zena. Ezkerreko muturrean dagoen irudia, batzuek Zoroastro zoroastriar profeta bezala izendatu dutena, ziur asko Mitra aingeru jainkoa da[1]. Barra bat eusten ari da, inbestidura santutzen[2].

Erreferentziak aldatu

  1. «ARDAŠĪR II – Encyclopaedia Iranica» iranicaonline.org (Noiz kontsultatua: 2020-10-06).
  2. «MITHRA ii. ICONOGRAPHY IN IRAN – Encyclopaedia Iranica» iranicaonline.org (Noiz kontsultatua: 2020-10-06).

Kanpo estekak aldatu