Ard na Caithne
Ard na Caithne (ingelesez Smerwick) Irlandako hego-mendebaldeko Kerryko konderrian dagoen udalerri bat da, Dingle penintsularen mendebaldeko muturrean. Izen bereko Ard na Caithne badian kokatua dago.
Ard na Caithne Smerwick | |
---|---|
badia | |
Administrazioa | |
Herrialdea | ![]() |
Herrialdea Lurralde Historikoa Konderria | ![]() ![]() ![]() |
Izen ofiziala | Ard na Caithne |
Posta kodea | K |
Geografia | |
Koordenatuak | 52°11′17″N 10°25′14″W / 52.1881°N 10.4205°W |
![]() | |
Demografia |
Gaeltacht eremuaren bihotz-bihotzean dago, hots, irlandera hiztunen eremuan. Alboan Baile an Fheirtéaraigh eta Baile na nGall udalerriak ditu, hiru udalerriek Fíor-Ghaeltacht ("Benetazko Gaeltacht") eremua osatzen dute, Dingle penintsulako mendebaldeko muturreko iparraldea, Kerry konderrian irlandera gehien mintzatzen den eremua.
Ard na Caithne (antzina ingelesez Ardnaconnia gisa itzulia) udalerria aintzina irlanderaz Iorras Tuaiscirt ("Penintsularen Iparraldea") edota Gall-Iorras ("Atzerritarren Penintsula") izenez ere ezagutzen zen.
Leku interesgarriak
aldatuUdalerri honetako lursailetan Gallarus Oratory harrizko eraikina dago. Bestalde, udalerri hau An Triúr Deirfiúr izeneko hiru gailurretara eta Brandon mendira (952 metro) igotzeko ohiko abiapuntua da.