Arbizelaiko zubibidea

Aretxabaletan dagoen zubibidea AP-1 autobieari dagokiona

Arbizelaiko zubibidea Aretxabaletaren iparraldean dagoen tirante-zubia da. AP-1 autobideak Deba ibaiaren harana gainditzeko beharrezkoa da. 2009an inauguratu zen[1].

Arbizelaiko zubibidea
Arbizelaiko zubibidea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaAretxabaleta
Koordenatuak43°02′43″N 2°30′17″W / 43.0453978°N 2.5047762°W / 43.0453978; -2.5047762
Map
Historia eta erabilera
Irekiera2009ko maiatzaren 22a
Arkitektura
Dimentsioak424,32 (luzera) × 140 (arkurik luzeena) m
Gurutzatzen duDeba (ibaia)
Zubibegiak7

Izena aldatu

Inguru horretan Arbizelai baserria izan zen[2] eta haren izena toponimo bihurtu da dagoeneko, horren adibide dira zubibideaz gain bertan kokatzen den industriagunea ere[3].

Historia aldatu

2006ko urtarrilean abiatu zituzten lanak[3] eta 2009ko maiatzaren 22an inauguratu zen zubia[1].

Ezaugarriak aldatu

Zubibideak 424,32 metrotako luzera du eta errepideari arku itxura ematen dio. Sei zutabe eta beraz zazpi argi dauzka. Argi bakoitzaren neurria desberdina da, denetan handienak 140 metrotako luzera du[4].

Tarte luzeena den horrek Deba ibaia, Aretxabaletako sarrerako bidea eta Aretxabaletako sahiesbidea (GI-627) salbatzen ditu gainetik. Horretarako bi dorre altxatzen dira eta bakoitzak alde banatara altzairuzko bederatzi kable luzatzen ditu taulari eusteko. Dorre hauek 2,20 metrotako zabalera eta 30,59 metrotako altuera dute, taulatik gora neurtuta[4]. Zubibideak haranarekiko hartzen duen altuera maximoa 25 metrotakoa da[5].

Hegoaldera eginez, Arbizelaiko zubibidearen jarraian Basagoitiko zubibidea dago, honek ere 427 metroko luzera du baina diseinua erabat desberdina da, "V" itxurako zutabeek eusten diote zubiari[6]. Bigarren zubi honek Basokotia errekaren harana salbatzen du[7]. Biak ala biak Isurieta auzoko lurretan kokatzen dira[3].

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Gaztelaniaz) «Se inaugura el puente de Arbizelai, el tramo que restaba por abrir en la AP-1» El Diario Vasco 2009-05-22 (Noiz kontsultatua: 2022-04-30).
  2. «ARBIZELAI - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-30).
  3. a b c «Urtarrilean hasiko dituzte Arbizelaiko zubiaren lanak - Aretxabaleta» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-30).
  4. a b Quirce, El Lobo. (2015-07-16). «CAZANDO PUENTES: VIADUCTO DE ARBIZELAI SOBRE RÍO DEBA» CAZANDO PUENTES (Noiz kontsultatua: 2022-04-30).
  5. (Gaztelaniaz) «Arbizelai, el puente sobre el río Deba» El Diario Vasco 2008-07-15 (Noiz kontsultatua: 2022-04-30).
  6. (Ingelesez) «Basagoiti Viaduct (Aretxabaleta, 2008)» Structurae (Noiz kontsultatua: 2022-04-30).
  7. «Puentes de Arbizelai, Basagoiti, Besaya y Etxebarri - AEC - Asociación Española de la Carretera» www.aecarretera.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-30).

Kanpo estekak aldatu