Arapilesko gudua
Armada aliatuek (Ingalaterra, Espainia eta Portugal) Espainiako Independentzia Gerran (1822) Frantziako Marmot mariskalaren aurka lortutako garaipena. Wellington jenerala, Badajoz bereganatu ondoren, Salamancarantz abiatu zen. Hiri hori frantsesek harresiz inguratu zuten, eta Marmot frantses jeneralak hiria hustu egin zuen ekainaren 16an, armada aliatua hurbil zegoela. Arapiles herriaren ondoan egin zuten topo bi armadek. Frantsesak galdu egin zuten, eta horren ondorioz Andaluziatik alde egin behar izan zuten. Galera horren berri jakin zuenean, Jose Bonaparte, Espainiako errege frantsesak, Madril utzi eta Valentziara egin zuen ihes.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.