Aranguren Alkizako bi erreka nagusietako bat da, izen bereko baserriaren ondoan sortzen dena. Aldapa bailara zeharkatzen du eta Oria ibaiaren adar den Asteasu errekan isurtzen ditu urak.

Troska erreka, eskuinetiko adarrik emankorrena.

Zazpi adar ditu: Enaizpuru, Urdanasi, Murkaitz, Iturritxiki, Txapiola, Iturrriberri, Untzulo eta Troska. Lehen lauak ezkerretik datoz, hots, eguteratik eta ur-emari nahikoa irregularra dute. Gainerako lauak, ospeletik datozenak, emari handiagokoak dira.

Egurrolako zubitik behera Arraiaga erreka esaten zaio.

XVI. mendean izen handia izan zuen Egurrola burdinola Aranguren errekako urak baliatzen zituen[1].

Oraa eta Goiko Errota errotek bere urak baliatu zituzten alea jotzeko energia lortzeko. Biak 1953a arte aritu ziren lanean artoa eta garia ehotzen[2].

2020ra arte Aranguren errekan, Ikilisagasti baserriaren ondoan, egon da Zizurkilgo edateko uraren hartunetako bat, Elbarrena bailara hornitzen zuena. Hartune horrek, halaber, Asteasuko Upazan bailarako baserri batzuk eta Alkizako industria-gune zaharreko eraikinak ere hornitu zituen.

Erreferentziak aldatu

  1. Aranburu, Pello Joxe, 1936-. ([2001]). Alkiza auzo eta hiribilduaren : azterketa historikoa (1348-1950). Alkizako Udala ISBN 84-606-3058-7. PMC 434253952. (Noiz kontsultatua: 2020-05-01).
  2. «Oilategitik» www.oilategitik.net (Noiz kontsultatua: 2020-05-01).