Arancha del Sol

asturiar modeloa, aktorea eta telebistako aurkezlea

María Arántzazu Maciñeiras de Lucas, ezagunagoa Arancha del Sol izenez (Cangas de Onís, Asturias, 1972ko maiatzaren 20a) asturiar modeloa, aktorea eta telebistako aurkezlea da.[1][2]

Arancha del Sol
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakArancha del Sol
JaiotzaMadril1972ko maiatzaren 20a (51 urte)
Herrialdea Espainia
Familia
Ezkontidea(k)Finito de Córdoba (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraktelebista aurkezlea, modeloa eta aktorea

IMDB: nm0215925 Facebook: Arantxa.del.Sol1 Twitter: arantxadelsol Instagram: arantxadelsol Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Humanitateak ikasi zituen Alcalá de Henareseko Unibertsitatean.

Lan ibilbidea aldatu

Miss Madrid hautatu zuten 1989an, eta modelo gisa hasi zen.[3] Telebistaren bidez izan zituen lehen harremanak ikuskizunen munduarekin, 1991n El precio justo lehiaketaren azafata-laguntzaile hasi zen, eta 1991-1992 denboraldian Telecinco kateak fitxatu zuen, Andoni Ferreñorekin batera Vivan los novios bikoteentzako lehiaketa aurkezteko.

Denbora-tarte horretan, aipatutako telebista-katearekin lotuta, hurrengo denboraldietan, Telecinco katearen lehen urteetako estiloko hainbat barietate eta lehiaketa aurkeztu zituen, hala nola Humor cinco estrellas (1992), VIP Noche (1992ko udazkena) edo La batalla de las estrellas (1993-1994), eta irratiaren aurpegi ezagunenetako bat bihurtu zen.

Aktore-ibilbidea Aquí, el que no corre... (1992) filmarekin hasi zuen. Ondoren Mariano Ozoresen Pelotazo Nazional (1993) egin zuen. Esencia de poder (2001) eta El pasado es mañana (2005) serieetan hartu zuen parte, biak Telecinco katekoak.

2010ean, Brujas antzerki-lanaren muntaketan hartu zuen parte, Santiago Moncadarena eta Manuel Galianaren zuzendaritzapean.

Zenbait urtez telebistan agertu gabe egon ondoren, 2024ko otsailean, Telecincoko Supervivientes 2024 telerrealitate saiorako lehiakide ofizial gia fitxatu zuten.[4][5]

Bizitza pertsonala aldatu

Finito de Córdoba toreatzailearekin ezkondu zen 2001eko urriaren 20an,[6] Kordobako Santa Marina de Aguas Santas elizan. Biek alaba bat dute, Lucía, 2002an jaioa, eta seme bat, Juan Rodrigo, 2008an jaioa.[7]

Erreferentziak aldatu

  1. Arancha del Sol. Cine.com.
  2. (Gaztelaniaz) «Arantxa del Sol: su edad, su pareja y verdadero nombre» Happyfm 2022-03-16 (Noiz kontsultatua: 2024-03-23).
  3. (Gaztelaniaz) Molina, Lucía. (2023-04-04). «Así era Arantxa del Sol hace 32 años: de su éxito en Miss Madrid a su regreso a la televisión» vanitatis.elconfidencial.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-23).
  4. Arancha del Sol, primer fichaje bomba de 'Supervivientes 2024' en Telecinco. El Televisero.
  5. (Gaztelaniaz) Ochoa, Marina. (2024-02-14). «Quién es Arancha del Sol, el posible fichaje bomba de 'Supervivientes': modelo y millonaria» THE OBJECTIVE (Noiz kontsultatua: 2024-03-23).
  6. «MSN» www.msn.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-23).
  7. Arancha y Finito padres por segunda vez. .

Kanpo estekak aldatu